Farmamundi (Mundi Farmazialariak)

FARMAMUNDI
BIZKAIA

Juan Antonio Zunzunegui hiribidea 5 Bis, 3. bulegoa 48013 Bilbao BIZKAIA

euskadi@farmamundi.org
Tel.: 946 40 11 60

Farmamundi (Mundi Farmazialariak)

Web: https://www.farmaceuticosmundi.org
Lotura: Bat ere ez
Era juridikoa: Elkartea
Noiz sortu zen: 1993
Noiz sortu zen Euskadi: 2010
Koordinakundean sartu zen urtea: 2014

Parte hartzen dute: Europa, Afrika, Amerika, Asia
Lankidetza proektuak non: Mali, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Dominikar Errepublika, Guatemala, El Salvador, Ekuador, Peru

Ekimen-aldea:
- Hezkuntza-proiektuak.
- Erakundeak indartzeko proiektuak.
- Osasun-proiektuak.
- Emakumeen ahalduntze-proiektuak.
- Demokrazia-, parte-hartze- eta giza eskubideen defentsa-proiektuak.
- Gizarte-eraldaketarako hezkuntza, sentsibilizazioa edota mobilizazioa.
- Ekintza humanitarioa eta larrialdietarako ekintza.
- Eragin politikoa.
- Ikerketa.
Helburuak eta nortasuna:

Osasunean espezializatutako GGKE bat gara, osasunaren mugatzaileetatik ikuspegi integral, feminista eta ekosozialarekin lan egiten duena.

Farmamundi Euskadin, gizarte-eraldaketarako hezkuntza, lankidetza eta ekintza humanitarioko proiektuak garatzen ditugu. Gainera, Farmamundiko Logistika Eremu Humanitariotik (ALH), gure egoitza nagusian kokatua (Valentzia), sendagaiak eta osasun-materialak hornitzen ditugu lankidetzako, ekintza humanitarioko eta larrialdietako osasun-programetan.

Euskadin eta lan egiten dugun gainerako herrialdeetan egiten ditugun ekintzen bidez, herritartasun globaleko eredu eta alternatiba berriak bultzatu nahi ditugu, lurralde bidezkoagoak, jasangarriagoak eta orekatuagoak sustatzeko, pertsonen zaintza eta bizi-iraunkortasuna erdigunean egon daitezen, pertsonen osasuna eta ongizatea sustatuz. Horretarako, uste dugu garrantzitsua dela sareak eta aliantzak sortzea beste erakunde eta gizarte-mugimendu batzuekin, tokiko eraldaketak eta eraldaketa globalak sustatzeko.


Boluntariotza Euskadin.

Aktualitatea

Giza Liburutegia Galdakaon: istoria eta enpatia topaketa

19/11/24 - Jardunaldia/Kongresua/Topaketa

Joan den azaroaren 8an, ostirala, eta 9an, larunbata, Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxea topagune eta gogoetarako gune bihurtu zen Farmamundik antolatutako Giza Liburutegiari esker, Naizen, Estereotipak, Berdez Bizi, Erabide eta Erlantzarekin...
Erdialdeko Amerikako giza eskubideen emakume defendatzaileek Euskadi bisitatuko dute eragin sozial eta politikorako biran

13/06/24 - Jakinarazpenaa/Prentsa-oharra, Jardunaldia/Kongresua/Topaketa

Activistas de Guatemala, El Salvador, Honduras y Nicaragua recorrerán Euskadi, Catalunya y la Comunitat Valenciana para visibilizar sus causas y tejer alianzas con los movimientos locales de defensa del territorio.
‘Las que sobrevivimos’ dokumentalaren estreinaldiaren arrakasta Bilbon

26/02/24 - Jakinarazpenaa/Prentsa-oharra, Jardunaldia/Kongresua/Topaketa, Larrialdia eta ekintza humanitarioa

150 pertsona baino gehiagok bete zuten Bilborock aretoa Las que sobrevivimos filmeko protagonisten istorioa ezagutzeko. Dokumental horretan, beren herrialdeko gerratik eta sexu-indarkeriatik ihes egiten duten eta Kenyan eta Ugandan beren...
Kongoko Errepublika Demokratikoko emakume lekualdatuak: arriskuan dauden osasuna eta eskubideak

30/01/24 - Analisia/Iritzia, Larrialdia eta ekintza humanitarioa

Inma Gisbert Civera eta Leire López Delgado. SANART, osasuna egiteko artea Larrialdietan, familia-plangintzan estali gabe dauden premiak, nahi gabeko haurdunaldiak eta emakumeenganako indarkeriak areagotzen dira. ACNURen 2022ko datuen arabera, errefuxiatuen,...