Medicusmundi Gipuzkoa

Medicusmundi Gipuzkoa
GIPUZKOA

Serapio Mujika 33, behea 20016 Donostia GIPUZKOA

gipuzkoa@medicusmundi.es
Tel.: 943 40 47 40

Tel.: 688 783 490

Medicusmundi Gipuzkoa

Web: http://medicusmundigipuzkoa.eus
Lotura: Bat ere ez
Era juridikoa: Elkartea
Noiz sortu zen: 1974
Noiz sortu zen Euskadi: 1974
Koordinakundean sartu zen urtea: 1995

Parte hartzen dute: Afrika, Amerika, Asia
Lankidetza proektuak non: Peru, Ekuador, Nikaragua, El Salvador, India, Etiopia

Ekimen-aldea:
- Erakundeak indartzeko proiektuak.
- Osasun-proiektuak.
- Emakumeen ahalduntze-proiektuak.
- Demokrazia-, parte-hartze- eta giza eskubideen defentsa-proiektuak.
- Gizarte-eraldaketarako hezkuntza, sentsibilizazioa edota mobilizazioa.
- Ekintza humanitarioa eta larrialdietarako ekintza.
- Eragin politikoa.
- Ikerketa.
Helburuak eta nortasuna:

Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundea gara, erlijio zein politika aldetik independentea, 1974tik osasun globalerako eta kalitatezko osasun publikorako eskubidearen alde lan egiten duena, beti ere, lehen mailako arretan oinarrituta dagoen eta pertsona guztientzat eskuragarria den osasun sistema bat defendatuz.

Osasun globala giza eskubideen oinarrizko osagai bezala ulertzen dugu, eta horregatik, biztanleria behartsuenaren bizi-baldintzak hobetzeko eta bidegabekeria, desberdintasun, bazterketa eta elkartasun falta egoerak salatzeko lan egiten dugu.

Horregatik guztiagatik, mundu-mailako testuinguru soziopolitiko honetan non generoaren aurkako politikek, politika arrazistek eta politika anti ekologistek lortuak zeuden askatasunak eta eskubideak mehatxatzen dituzten, emakumeen eskubideak aitortzearen alde eta hauen Sexu eta Ugalketa Eskubideen (SSeUUEE) alde lan egiten dugu.

Ildo horretan, hauek dira gure lan-lerro nagusiak:

  • Sentsibilizazio, prestakuntza, ikerketa, eragin politiko eta gizarte-mugimenduko ekimenak, Euskal Herriko Unibertsitate Publikoarekin eta beste erakunde batzuekin lankidetzan.
  • Lan egiten dugun Hegoalde Globaleko herrialdeetako tokiko erakundeek egiten duten lana indartzea, emakumeak ahalduntzeko eta hauen (SSeUUEE) defentsan, zein indarkeria matxistaren prebentzioan lan integral bat eginez, besteak beste.

Formakuntza praktikak.
Boluntariotza Euskadin.

Aktualitatea

“DEFENSORAS ECOFEMINISTAS” PODCASTAREN ATAL BERRIAK!

05/07/24 - Argitalpena/Txostena

Ekuadorko Amazonian beren gorputz eta lurraldeen defendatzaile diren emakume indigenen borrokari balioa ematen dion podcasta. Kapitulu bakoitzean erauzketa-industriak giza eskubideetan eta ingurumenean duen eraginaren funtsezko alderdiak jorratzen dira, bere lurraldea...
“BOTEREAri buruz. Botere soziala eta botere-egiturak ulertzen” eskuliburua.

08/02/24 - Argitalpena/Txostena

Aktibismotik pertsonen bizitza aldatzen edo haiek aurre egin beharreko bidegabekeriei kontra egiten saiatzen garenean, botere-ekuazioak aldatu nahian ari gara. Aktibista den eta aldaketa sozialaren alde lan egiten duen edonorentzat, oso...
2023an ospatu zen XXIII «Sexualitatea, generoa eta garapena» Kurtsoaren bideoa!

10/07/23 - Argitalpena/Txostena, Beste bat, Jardunaldia/Kongresua/Topaketa

Hemen duzu, 2023an ospatu zen XXIII «Sexualitatea, generoa eta garapena» Kurtsoaren bideoa!
3 PODCAST «DEFENSORAS ECOFEMINISTAS» HEGOALDE GLOBALEAN (Gazteleraz. Perukoa euskaraz)

10/07/23 - Argitalpena/Txostena, Beste bat

Medicusmundi Gipuzkoak munduko hainbat tokitako “Aktibista Ekofeministei” ahotsa ematen dien 3 podcasteko serie berri bat aurkezten du. Gertakari horietako bakoitzean hainbat errealitate ezagutuko ditugu, eta borroka horietako protagonistetako batzuk ezagutuko...