ARABA
Kubo 1, behea, eskuina. 01001 Vitoria-Gasteiz ARABA
araba@medicosdelmundo.org
Tel.: 653 99 45 67
Munduko Medikuak
Web: http://www.medicosdelmundo.org
Lotura: Bat ere ez
Era juridikoa: Elkartea
Noiz sortu zen: 1990
Noiz sortu zen Euskadi: 1995
Koordinakundean sartu zen urtea: 1997
Parte hartzen dute: Europa, Afrika, Amerika
Lankidetza proektuak non: Ukraina, Hego Sudan, Aljeria, Burkina Faso, Mauritania, Mozambike, Senegal, Sierra Leona, Siria, Afganistan, Palestina, Bolivia, El Salvador, Guatemala, Haiti, Honduras, Mexiko, Venezuela
Ekimen-aldea:
- Osasun-proiektuak.
- Emakumeen ahalduntze-proiektuak.
- Demokrazia-, parte-hartze- eta giza eskubideen defentsa-proiektuak.
- Gizarte-eraldaketarako hezkuntza, sentsibilizazioa edota mobilizazioa.
- Ekintza humanitarioa eta larrialdietarako ekintza.
- Eragin politikoa.
- Bestelakoak.
Helburuak eta nortasuna:
Munduko Medikuak nazioarteko elkarte humanitario eta boluntario bat da. Guztiok osasunerako dugun eskubidea gauzatu dadin lan egiten du, eta bereziki jarduten du hala izan dadin pobrezia egoeran, genero desberdintasunean eta gizarte bazterketa egoeran bizi direnen edo giza krisien biktima direnen artean. Eta hori lortu nahi du, osasun arretaren, salaketaren, testigantzaren eta ekintza politiko eta sozialaren bidez.
Helburu komun bat dute horiek guztiek: talde ahulenei osasun arreta ematea eta bidegabekerien kausak eta horien erantzuleak salatzea. Garapenerako lankidetzaren eremuan lan egiten dugu, epe luzeko proiektuen bitartez, eta herrialde bakoitzeko osasun egituran txertatzen ditugu proiektu horiek. Ekintza Humanitarioari dagokionez, gerrak, gaixotasunek edo hondamendi naturalek kaltetutako lekuetan bertan aritzen gara, premiaz.
Munduko Medikuak elkartearen egoitza tokian tokiko kolektibo ahulekin ere jarduten da, bereziki osasun sistema publikoa erabiltzeko zailtasunak dituztenekin. Boluntariotzaren konpromisoaren bidez eta beste gizarte mugimenduekin batera, kontzientzia kritikoak sortzeko prozesuak bultzatzen ditugu, gizarte aldaketarekin konprometitua den herritar multzo globalari begira.
Nazioarteko boluntariotza.