Eraikuntza komunitarioaren erronkak jorratuko dira Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzari buruzko VIII. Jardunaldietan

Maider Elortegi Uriarte, José Luis Fernández Casadevante 'KOIS' eta jardunaldian parte hartuko duten hainbat esperientzia. Argazkiak: hainbat egile
  • Aurten, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak, eLankidetzak eta Hegoa Institutuak urtero antolatzen duten Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzari buruzko topaketa apirilaren 3an izango da, Donostian.
  • Maider Elortegi Uriarte eta José Luis Fernández Casadevante ‘KOIS’ adituek emango diote hasiera jardunaldiari. Eta hainbat esperientzia partekatuko dira: besteak beste, Bideratze eta Aldaketa Institutua (IIFACe), Kaleko Afari Solidarioak, SOS Arrazakeria eta Cala Kolektiboa.

Euskadiko GGKEen Koordinakundeak, Hegoa Institutuarekin eta eLankidetza – Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziarekin elkarlanean, Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzari buruzko VIII. Jardunaldiak antolatu ditu apirilaren 3rako, osteguna, 09:30etik 17:30era, Gipuzkoako Sendagileen Elkargoan (De Francia Ibilbidea, 12 – Donostia). Izen-ematea martxan dago jada, eta martxoaren 27ra arte egongo da zabalik.

(H)ABIAN 2030 estrategian agertzen diren 6 indar ideiak landu eta aurreko edizioetan egindakoari buruz hausnartu ondoren, zortzigarren edizio honetan iaz hasitako zikloarekin jarraituko dugu. Ildo horretan, indar-ideien inguruan lan egiten jarraitu nahi dugu; hala ere, ideia horietako bakoitza Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzak egun dituen erronka batzuekin lotuko da. Horregatik guztiagatik, aurtengo jardunaldien izenburua Eraikuntza komunitarioaren erronkak gizarte eraldaketan izango da.

Ildo horretan, goizean, gaian ibilbide luzea duten Maider Elortegi Uriarte eta José Luis Fernández Casadevante ‘KOIS’ adituek Miguel Esquembre Gonzálezek bideratutako hizketaldi batean parte hartuko dute.

Hasierako solasaldiaren ostean, ikuspegi hori aplikatzeko esperientziak ezagutzera hurbilduko gara, lau erakunderen eskutik, Cony Carranza Castrok bideratutako mahai-inguru batean:

Horretaz aparte, arratsaldean, taldeka gaiaren inguruan elkarrekin hausnartzeko aukera izango dugu. Tematikaren hautaketa Koordinakundeko hezkuntza-taldea osatzen duten erakundeekin egindako hausnarketa-prozesu baten emaitza izan da, beraz, zuen interesekoa izatea espero dugu.

Zuen zain gaude!

ENTRADAS RELACIONADAS

Genero jardunaldietako bideoak ikusgai: «Entzuten al da emakumeen ahotsa?»

2024ko abenduaren 12an, eLankidetzak eta Euskadiko GGKEen Koordinakundeak generoaren arloan erakundeen barnera egindako lanari buruzko jardunaldiak antolatu zituzten, Bilboko Hika Ateneoan. Nava San Miguel, Francy Fonseca, Clara Murguialday, María Ángeles Fernández, Hiruki Larroxa eta Farapi Koop bildu zituzten hitzaldi eta mahai-inguruak ikusgai daude jada.

Utzi erantzun bat