Gizarte-eraldaketarako hezkuntzari buruzko I. jardunaldiak

2018ko gizarte-eraldaketarako-hezkuntza I jardunaldiko argazkia

Norekin eta zertarako hezi? Gizarte-eraldaketarako hezkuntzako subjektu kritikoak

2018ko urtarrilaren 31ean eta otsailaren 1ean, jardunaldi hauek antolatu ditugu Bilbon hezkuntza-subjektu eta -eragile anitzak aztertzeko eta gaian sakontzeko.

Irene Martínez Martínek hartu du parte, feminista eta Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko eta Gaztela-Mantxako Unibertsitateko irakasle doktorea. Gainera, hainbat erakundek hezkuntza-esperientzia eraldatzaile aurkeztu dituzte. Azkenik, talde lana egiteko tailerrak antolatu ditugu, besteak beste.

Antolatzaileak: Euskadiko GGKE-en Koordinakundea, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia, Hegoa Institutua.

ENTRADAS RELACIONADAS

Genero jardunaldietako bideoak ikusgai: «Entzuten al da emakumeen ahotsa?»

2024ko abenduaren 12an, eLankidetzak eta Euskadiko GGKEen Koordinakundeak generoaren arloan erakundeen barnera egindako lanari buruzko jardunaldiak antolatu zituzten, Bilboko Hika Ateneoan. Nava San Miguel, Francy Fonseca, Clara Murguialday, María Ángeles Fernández, Hiruki Larroxa eta Farapi Koop bildu zituzten hitzaldi eta mahai-inguruak ikusgai daude jada.

Utzi erantzun bat