Garapen Jasangarrirako Politiken Koherentziaren aldeko gizarte zibilaren bigarren topaketa

Datorren otsailaren 4an, 09:00etatik 15:00etara, Gizarte Zibilaren II. Topaketa egingo da Bilborock aretoan, Bilbon, «Etorkizun koherentea: Garapen Iraunkorrerarako Aliantzak Euskadin 2030 Agenda bultzatuz, eragile anitzeko lankidetzaren eta politiken koherentziaren bidez» izenburupean.

UN Etxea – UNESCO Sustatzeko Euskal Herriko Elkarteak, Euskadiko GGKEen Koordinakundearekin, Futuro en Común, Enraíza Derechos eta ECODESekin batera, Garapen Jasangarrirako Politiken Koherentzian oinarritutako jardunaldi bat antolatuko du, justizia globala, bakea eta giza eskubideen errespetua sustatzeko funtsezko esparru gisa.

Eragile anitzeko hausnarketa eta elkarrizketa gune horretan parte hartu ahal izango dute gizarte zibil antolatuan giltzarriak diren eragileek (besteak beste, ingurumenekoak, feministak, gazteak eta migrazioekin lotutakoak), arduradun politikoek, akademiak, komunikabideek, sektore pribatuak, eta, oro har, herritarrek.

Topaketa horren bidez, proposamen zehatz eta koordinatuak osatu nahi ditugu, garapen ekitatibo eta jasangarria bultzatzeko, Euskadin eta hemendik harago.

Horretarako, jarraipena emango diogu Futuro en común ekimenaren esparruan Euskadin bultzatutako lanari; ekimen horren baitan, hain zuzen, gizarte zibileko askotariko 100 erakundek baino gehiagok (ingurumenekoak, feministak, sozialak, gazteak, lankidetzakoak, migrazioekin lotutakoak…) elkarrekin lan egin dute Euskadirentzat lortu nahi dugun etorkizuna irudikatzeko. Hemen kontsulta dezakezue dokumentua: Lortu nahi dugun etorkizuna. Gizarte zibilaren konpromisoak eta eskakizunak, euskal alderdi politikoei begira.

Topaketaren emaitza nagusia 2030 Agendaren arloan aldaketa eraldatzaile bat sustatzeko dokumentu estrategiko bat osatzea izango da. Dokumentu horrek hiru arlo nagusitan bilduko ditu proposamenak, gidalerroak eta konpromisoak:

  1. Administrazio publikoarentzako eskariak: garapen jasangarrirako politiken koherentzia indartzeko ekintza zehatzak.
  2. Enpresa-sektorearen erantzukizunak: arlo korporatiboan praktika jasangarriak eta etikoak sustatzeko estrategiak.
  3. Hirugarren sektorearen eta herritarren ekintzak: barne-koherentzia, mobilizazioa eta gizarte-sentsibilizazioa indartzeko neurriak.

ENTRADAS RELACIONADAS

Eskuin-muturra eta unibertsitate publikoan duen eragina

Quinndy Akeju, Lionel Delgado eta Elisa Garcia Mingo izan ziren joan den ostegunean, abenduaren 12an, Unibertsitate Kiritikoa Sareak (UKS) antolatutako «Lagun, kasu egion! Eskuin-muturra eta unibertsitate publikoan duen eragina» jardunaldietan, EHUren Zuzenbide Fakultatean, Donostian. Bertan aritu zen La Basu rap abeslaria ere.

Emakumeen ahotsa entzuten al da gure erakundeen barruan?

Bederatzigarren urtez jarraian, joan den ostegunean, abenduaren 12an, eLankidetza – Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziak eta Euskadiko GGKEen Koordinakundeak generoaren arloan erakundeen barnera egindako lanari buruzko jardunaldiak antolatu zituzten, Bilboko Hika Ateneoan.

Utzi erantzun bat