ZERK GIDATZEN GAITUEN:
Sexu-jazarpeneko eta sexuan eta sexu-orientazioan oinarritutako jazarpeneko egoeretan prebentzioa lantzeko eta esku hartzeko protokoloa
Sexu-jazarpena eta sexuan eta sexu-orientazioan oinarritutako jazarpena lan-inguruneko indarkeria matxistaren adierazpenak dira, eta, beraz, pertsonen duintasunaren aurkako erasoak dira.
Jabetzen gara indarkeria matxistaren adierazpen horiek erabat kontraesankorrak direla lantzen ditugun printzipioei dagokienez, eta, horrenbestez, lehentasunezkoa da portaera horiek prebenitzeko, zigortzeko eta/edo desagerrarazteko bidean lagunduko duten tresnak sortzea. Beraz, dokumentu hau erakundearen beste aurrerapauso bat da heburu hori lortzeko, bai eta errotuta dauden gizarte-desberdinkerien aitortzan ere.
Protokolo honek gure erakundearen zero tolerantzia adierazi nahi du sexu-jazarpeneko eta sexuan eta sexu-orientazioan oinarritutako jazarpeneko egoeretan, prozedura bat arautzen saiatzen da egoera horiek ematen badira, eta sektorean erreferentziazko tresna bat izatea arlo honetan espero du.
Ezohiko Batzar Orokorrak onetsi du protokolo hau 2019ko urriaren 4an.