Hasiera » Koordinakundea » Barne antolaketa
KOORDINAKUNDEA
Barne antolaketa
Eztabaidarako eta hausnarketarako guneak sustatzen ditugu GGKE bazkideen artean irizpide komunak adosteko eta gure erakundearen helburuak betetzeko. Lan-eremu eta lantalde bakoitza funtsezko pieza bat da Euskadiko GGKE-en Koordinakundearen funtzionamendurako. Ikusi nola funtzionatzen dugun.
Batzar Orokorra
Bazkide diren GGKE-ek osatzen dute, eta gutxienez urtean behin biltzen da irizpide eta jarduera-ildo nagusiak zehazteko. Gobernu-organo gorena da, eta, betetzen dituen beste funtzio batzuen artean, gune honetan aukeratzen dira hainbat espazio instituzionaletan erakundea ordezkatuko duten karguak.
Lurralde Batzarra
Ordezkaritza bat dugu Euskadiko lurralde historiko bakoitzean. Bertan, lurralde bakoitzean egoitza duten GGKE-ek parte hartzen dute. Lurralde Batzarra da ordezkaritza bakoitzaren organo eragilea.
Gobernu Batzordea
GGKE bazkideen talde txiki batek osatzen du.
Erakundearen organo betearazlea da, eta Batzar Orokorrak erabakitakoaren arabera programatzen eta zuzentzen ditu jarduerak.
Lantaldeak
GGKE bazkidek osatzen dituzte, eta hainbat arlotan egiten dute lan kolektibo osoarentzat eta Euskadiko GGKE-en Koordinakundearentzat.
Gaur egun, hauek dira erakundearen lan-ildoei lotutako talde iraunkor aktiboak, eta ibilbide eta esperientzia handia dute:
Talde teknikoa
Gure talde teknikoa hainbat diziplinatako profesionalek osatzen dute, eta erakundeari bere helburuak lortzen laguntzeko egiten dute lan.
Lantaldeak dinamizatzen dituzte, eta jarduerak eta guneetan hartutako erabakiak koordinatzen dituzte. Beren ikuspuntu profesionalak eskaintzen dituzte, eta koherentzia eta batasuna ematen diete Euskadiko GGKE-en Koordinakundearen jarduera guztiei. Era berean, informazio- eta aholkularitza-zerbitzua ematen diete GGKE-ei, erakundeei, euskal lankidetzako eragileei eta herritarrei.