KOORDINAKUNDEA

Gobernu Batzordea

GGKE bazkideen talde txiki batek osatzen du. Erakundearen organo betearazlea da, eta Batzar Orokorrak erabakitakoaren arabera programatzen eta zuzentzen ditu jarduerak.

Josu Urrutia Beristain
Lehendakaritza
Josu Urrutia Beristain
Mundukide

“Euskadiko GGKE-en Koordinakundean konpromiso argia dugu mundu bidezkoagoa eta jasangarriagoa eraikitzeko, beraz, Gobernu Batzordean gizartea eta erakundeak mobilizatu nahi ditugu helburu horren alde. Ilusioz beteriko erronka, gune honetan parte hartzera bultzatu ninduena.”


Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua da Deustuko Merkataritza Unibertsitatean, eta Aktuariotza Zientzietan Euskal Herriko Unibertsitatean; garapenerako lankidetza masterra ere egin du azken horretan. Hainbat arlotan garatu du bere jarduera profesionala, hala nola bankuetan, enpresa txiki eta ertainen sorreran eta finantzaketan, aurreikuspen sozial osagarrian eta unibertsitateko irakaskuntzan. Boluntario-esperientzia bat izan ondoren, Mundukideko zuzendaria da 2012tik. FUNKOko (Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Konfederazioa) Batzarreko kide da 2018tik.

Nerea Uriarte
Lehendakariordetza
Nerea Uriarte Goitia
Garabide

“Gobernu Batzordeak aukera ematen dit erakundeen aniztasuna eta egiten dugun lanaren potentziala bertatik bertara ezagutzeko, bai eta mundua eraldatzeko nire harri-koskorra ekarri ahal izateko ere.”


Psikologian lizentziatua da eta UPV/EHUko Nazioarteko Lankidetza Deszentralizatua: Bakea eta Garapena masterra egin du. Nazio Batuen esparruan eta nazioarteko GGKE-etan lan egin du Ekuadorren, Perun eta Paraguain. 2010az geroztik, Euskal Herrian egiten du lan, eta bertatik bertara ezagutu ahal izan ditu euskal lankidetzaren lan-ildo nagusiak hainbat sektoretan, besteak beste, gizarte-eraldaketarako hezkuntza, laguntza humanitarioa eta garapenerako lankidetza. Garabideko harreman instituzionalen arduraduna da.

Mary Tere Guzmán Bonilla
Idazkaritza
Mary Tere Guzmán Bonilla
Alboan

“Talde honetan parte hartzera bultzatzen nauen arrazoietako bat da Alboanek eta nik neuk hartu dugun konpromisoa sektorea indartzen laguntzeko, kohesionatua egon dadin eta nazioarteko lankidetzaren etorkizuna pentsatzen eta birsortzen elkarri lagun diezaiogun.”


Mexikarra da eta Euskadin bizi da 2006tik. Industria Harremanetan lizentziatua da, eta masterra bat du erakunde-garapenean, eta beste bat nazioarteko lankidetzan. Automobilgintzaren munduan hasi zuen bere lan-ibilbidea, eta Pueblako Unibertsitate Iberoamerikarrean egin du lan. 2007tik, Alboanen egiten du lan, eta hainbat eginkizun izan ditu Eragin politikoaren eta Gizarte-eraldaketarako hezkuntzaren arloetan. Gaur egun, zuzendaritzaren albokoa da.

Jaime Bernar Borda
Diruzaintza
Jaime Bernar Borda
Zabalketa

“Gobernu Batzordean lan egiteak aukera ematen du sektore osoari zerbitzu emateko. Abagune paregabea da, halaber, zure begirada beste erakunde batzuen lanera zabaltzeko, elkarrengandik ikasteko eta aniztasuna aberastasun-iturri gisa ikusteko.”


Zuzenbidean lizentziatua da, eta prestakuntza du garapenerako lankidetzan eta lurraldearen kudeaketari, landa-garapenari eta nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategiei loturiko ingurumen-gaietan. Abokatu gisa eta hainbat enpresatako kudeatzailetza-mailetan egin du lan. Zabalketako zuzendaria da 1991tik, eta lan-esperientzia handia du Latinoamerikan, Afrikan eta Asian. Argitalpen teknikoak egin ditu honako arlo hauetan: lurralde-kudeaketa, nekazaritza eta basogintza, mikroarroetako ekosistemen zerbitzuak eta soluzio biomimetikoak.

Argazkia Enrique García ICLI
Arabako ordezkaria
Enrique García Ruiz de Galarreta
Ingeniería para la Cooperación-Lankidetzarako Ingeniaritza ICLI

“Gobernu Batzordean parte hartzeak aukera emango dit nire begirada zabaltzeko eta hainbat ikuspegitatik arazo globaletarako irtenbide berritzaile eta iraunkorrak sortzen laguntzen ari diren pertsona eta erakunde askorengandik ikasteko. Nire konpromisoa honetan oinarritzen da: ingeniaritza ere eraldaketa sozialerako tresna boteretsua izan daiteke”.


Industria-ingeniaria da, energia-tekniketan espezializatua, eta Garapenerako Lankidetzako Unibertsitate Masterra egin du. Arabako Industria Ingeniaritzaren Elkargoko zuzendari-gerentea izan da, eta han, 1995ean, beste lankide batzuekin batera, Ingeniería para la Cooperación-Lankidetzarako Ingeniaritza GGKEa sortu zuen. Gobernu Batzordean parte hartu du antolaketa lanetan, proiektuak identifikatzen eta kudeatzen, gizartea eraldatzeko hezkuntza-jardueretan eta erakundeekiko harremanetan.

Ricardo Fernández Quintana
Bizkaiko ordezkaria
Ricardo Fernández Quintana
Medicusmundi Bizkaia

“Gune honek aukera ematen dit erakundearen eguneroko jarduna hobeto ezagutzeko, bai eta lankidetza-politikak garatzen modu aktiboan laguntzeko ere.”


Zientzia Politikoetan eta Soziologian lizentziatua da, eta Osasun Publikoan diplomatua. Graduondoko prestakuntza du garapenerako lankidetzan eta osasun komunitarioan. Lankidetzari loturik duela 20 urte baino gehiagotik, Erdialdeko Amerikan eta Kariben egin du lan batez ere, eta Afrikan ere lagundu du. Medicusmundi Bizkaia erakundeko kidea da 2007tik, eta, gaur egun, erakunde horren ordezkaria da Erdialdeko Amerikarako.

Iñigo Odriozola Beitia
Gipuzkoako ordezkaria
Iñigo Odriozola Beitia
Tau Fundazioa

“Apaltasunez eta baikortasunez parte hartzen dut talde honetan, ziur bainago GGKE-en inplikazioa funtsezkoa dela elkarrekin eta indar handiagoz aurrera egiteko, eta gizartea eraldatzeko helburuan urrunago iristeko.”


Soziologian lizentziatua da eta graduondoko ikasketak ditu Hirigintzan eta Ingurumen zuzenbidean. Donostiako Gizarte Laneko Unibertsitate Eskolako irakasle izan da, baina bere lan-dedikazio nagusia nazioarteko lankidetzari eta gizarte-eraldaketarako hezkuntzari lotuta egon da. TAU Fundazioko teknikaria eta dinamizatzailea da 2003tik, eta proiektuen kudeaketan lan egiten du bertan. Gainera, erakundearen ordezkari da sareetan eta Euskadiko GGKE-en Koordinakundea bezalako guneetan.