Hasiera » Koordinakundea » Barne antolaketa » Talde teknikoa
KOORDINAKUNDEA
Talde teknikoa
Gure talde teknikoa hainbat diziplinatako profesionalek osatzen dute, eta erakundeari bere helburuak lortzen laguntzeko egiten dute lan. Lantaldeak dinamizatzen dituzte, eta jarduerak eta guneetan hartutako erabakiak koordinatzen dituzte. Beren ikuspuntu profesionalak eskaintzen dituzte, eta koherentzia eta batasuna ematen diete Euskadiko GGKE-en Koordinakundearen jarduera guztiei. Era berean, informazio- eta aholkularitza-zerbitzua ematen diete GGKE-ei, erakundeei, euskal lankidetzako eragileei eta herritarrei. Ezagutu nor den nor.
 Telf.: 943 46 35 26
Koordinazioa orokorra
Irene Molero Gurrutxaga
Politika eta Administrazio Zientzietan lizentziatua da, eta garapenerako nazioarteko lankidetzari buruzko masterra ikasi du, beste bat berdintasunerako politika publikoei ingurukoa, eta giza eskubideetan aditua izateko graduondokoa ere. Administrazio publikoan eta sektore sozialean egin du lan; azken horretan militatu ere egin du. Funtsean, nazioarteko lankidetzaren, giza eskubideen eta berdintasunaren arloan egin du lan. Esperientzia horri esker, lankidetzaren sektorea sakon ezagutu ahal izan du hainbat ikuspegitatik.
Ordezkaritza instituzionalaz arduratzen da, eta erakunde osoaren ekintza koordinatzen du jarduerak koherenteak izan daitezen eta erakundearen helburuekin, balioekin eta erronkekin bat etor daitezen. Arazo bakoitzari irtenbide bat, horixe da bere leitmotiva. Haren entzuteko eta elkarrizketan aritzeko gaitasuna, bai eta haren umorea ere, funtsezkoak dira sare hau osatzen duten instrumentu guztiek soinu bateratua izan dezaten.
 Telf.: 94 415 03 00
Eragin politikoa
Natalia RodrÃguez Fernández
Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta masterra egin du nazioarteko lankidetza deszentralizatuan. Administrazio publikoan eta hirugarren sektore sozialean egin du lan, eta esperientziak izan ditu nazioarteko boluntario-lanetan. Gainera, hainbat mugimendu sozialetan militatu du. Sektorearen atzealdea ezagutzen du, eta horrek aukera ematen dio euskal lankidetzaren eta haren prozeduren eta denboren ikuspegi oso baliotsua izateko.
Eragin politikoaren ekintza koordinatzen du, eta harremanak ditu euskal erakundeetako alderdiekin eta ordezkariekin. Aldarrikatzailea, saiatua eta ulerbera da. Negoziazio politikoan zaildua, jakin badaki, hain zuzen ere, politika dela aldaketak lortzeko lekua. Agerraldi instituzionalak, aurrekontuen kalkulua eta arau-esparruak dira bere habitata, ahaztu gabe pertsonek egon behar dutela ekintza politikoaren erdigunean.
 Telf.: 94 415 03 00
Generoa eta Sektorearen indartzea
Silvia de Gregorio Etxebarria
Zuzenbidean lizentziatua da, eta masterra egin du garapenerako nazioarteko lankidetzan. Abokatu gisa esperientzia du sektore pribatuan, eta teknikari gisa hainbat GGKEtan, bai eta nazioartean ere, zehatz esateko Erdialdeko Amerikan. Emakume latinoamerikarrekin izandako trukeak Euskaditik eta nazioarteko lankidetzaren bitartez berdintasunaren aldeko borrokan jarraitzera bultzatu zuen.
Gure erakundeak bere lana ikuspegi feministara bidera dezan laguntzen du, eta alor horretan egiten du lan erakundeekin. Haren begirada feministak bide ematen digu arreta garrantzizkotik ez desbideratzeko. Gainera, sektorea eta GGKEak indartzeko erronka duen lana koordinatzen du. Bere lasaitasuna, pentsamendu estrategikoa, irismen luzeko begirada eta umorea iparrorratz bikaina dira eguneroko lanerako.
 Telf.: 943 46 35 26
Mobilizazioa eta gizarte-eraldaketarako hezkuntza
Sara Goienetxe DÃez
Zientzia Politikoetan lizentziatua da, masterra egin du nazioarteko lankidetza deszentralizatuan, eta prestakuntza du talde-prozesuak bideratzen. Esperientzia du nazioarteko lankidetza-proiektuen eta gizarte-eraldaketarako hezkuntza-proiektuen kudeaketan Euskadin eta beste herrialde batzuetan, bereziki Perun; horrek guztiak balio izan dio sentsibilizaziorako, herritarrekin konektatzeko eta botere kolektiborako estrategia berriak bilatzeko eta esperimentatzeko.
Erakundeak mobilizazioaren eta gizarte-eraldaketarako hezkuntzaren arloan egiten duen lana koordinatzen du. Ziur dago hezkuntzak ahalmen handia duela gizartea eraldatzeko motor gisa. Hitz egokiarekin eta doinu zuzenarekin, pozaren kutsatzailea da. Haren lasaitasunak eta energiak baretasuna ematen dute erronka handiei aurre egiteko.
 Telf.: 943 46 35 26
Idazkaritza teknikoa eta logistika
Erika Erkizia Zubeldia
Kazetaritzan lizentziatua da. Komunikazio-arduradun gisa lan egin du hainbat GGKEtan, eta kazetari gisa hainbat komunikabidetan. Zenbait eginkizun bete ditu erakundean; gaur egun, idazkaritza teknikoarekin lotuta dago bere lana, eta horrek aukera ematen dio GGKE-en beharrak, kezkak edo erronkak xehetasunez ezagutzeko.
Erakundearen baliabideak GGKE bazkideen zerbitzura jartzen ditu, herritarrei informazioa emateko zerbitzua eskaintzen du eta jarduerak gauzatzen laguntzen du. Euskararen erabilera eta normalizazioa bultzatzen du. Jostakina da eta alai ibiltzen da bizitzan. Haren irribarrea eta naturaltasuna ikusita, ez dira hain neketsuak eguneroko arazoak eta zailtasunak.
 Telf.: 945 28 07 45
Komunikazioa
Jon González de Reparaz
Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua da, eta goi-mailako graduondoko ikasketak egin ditu publizitatean eta enpresa-komunikazioan. Kazetari gisa esperientzia du komunikabideetan eta erakundeen komunikazio-arloetan, batez ere arlo sozialean eta hirugarren sektorean. Ibilbide horri esker, komunikazioaren bi aldeen ezaugarriak eta beharrak ezagutzen ditu komunikazio-estrategia eraginkorrak diseinatzeko.
Komunikazio-arloaz arduratzen da, eta saiatzen da gure mezuak komunikabideetara irits daitezen haiek ere lagun dezaten gizartea eraldatzen. Lasaia da, gogotsua eta elkarlanerako prest. Hitzekin eta irudiekin jolasteko prest, beti azentu galduaren bila eta adi lekuz kanpo dagoen komari.
 Telf.: 945 28 07 45
Administrazioa
Aurora Hermosilla Labarga
Kazetaritzan lizentziatua da, administrazio eta kontabilitate gaietan trebatu da, eta bi master egin ditu kudeaketan, kontrolean eta kontabilitatean. Komunikabideetan egin du lan, eta gazte- eta desazkunde-mugimenduetan hartu du parte. Hainbat eginkizun bete ditu erakundean, beraz, zenbait ikuspegitatik ezagutzen du sektorea.
Erakundearen administrazio-eremua kudeatzen du, kontu-ematean egiten du lan eta araudiak betetzen ditugula bermatzen du pieza guztiak behar bezala egokitu daitezen. Balio anitzekoa eta moldakorra da, eta egokitzeko gaitasun handia du. Bere lanak segurtasuna ematen du, beraz, ez dago aurrekontu desorekaturik, ezta dantzan dabilen zenbakirik ere.