KOORDINAKUNDEA

Bazkide izateko betebeharrak

Garapenerako lankidetzaren arloan lan egiten duen erakundea bazara, Euskadiko GGKE-en Koordinakundearen kide izan zaitezke.

8 arrazoi gure sarearekin bat egiteko

Sarean lan egin

Besteak beste, nazioarteko lankidetzari, gizarte-eraldaketarako hezkuntzari edo generoari buruzko analisiak, jarrerak eta proposamenak sortzen lagundu ahal izango duzu. Elkarrekin egiten diren dokumentuak eta azterlanak eskuratu ahal izango dituzu.
trabajo-red-ico

Etengabeko prestakuntza jaso

Zure erakundeko kide guztiek parte hartu ahal izango dute antolatzen ditugun formakuntzetan.

Zure ahotsa zabaldu eta zure lana partekatu

Gure web-orrian eta beste gune batzuetan zabaldu ahal izango dituzu zure jarduerak, kanpainak, ikastaroak, lan-eskaintzak edo boluntario-lanak eta abar, pertsona gehiagorengana irits daitezen.

Ikaskuntzak trukatu

GGKE-en beste esperientzia batzuk ezagutu, haietatik ikasi eta zureak partekatu ahal izango dituzu. Era berean, ikasitako estrategiak eta lezioak bateratu ahal izango dituzu, lana etengabe hobetzeko.
compartir-aprendizajes-ico

Beste sare batzuetara sarbidea

Euskadiko GGKE-en Koordinakundeak parte hartzen duen edo kide den tokiko eta nazioarteko beste sare eta mugimendu sozial batzuekin konektatu ahal izango zara, eta, hala, zure ekintza-eremua zabalduko duzu.
teamwork-icon

GGKE-en autoerregulazio proposamena jarraitu

Gure sareko kide izateak esan nahi du nahitaez bete behar dela Euskadiko GGKE-en Koordinakundearen Jokabide Kodea. Dokumentu horrek kontzeptuak argitzen ditu eta printzipioak adosten ditu bazkide diren GGKE-entzat, gure lanaren eragina hobetu ahal izateko.
autoregulacion-ico

Zure lana indartu

Garapenaren, nazioarteko elkartasunaren eta giza eskubideen defentsaren arloan guztion onerako lan egiten duten euskal erakundeen sare handi honen parte sentituko zara.
fortaleza-icon

Informazioa beti eskura izango duzu

Euskadiko garapenerako lankidetzari eta GGKE-ei buruzko informazio eguneratua eta etengabea eskuratu ahal izango duzu.

Euskadiko GGKE-en Koordinakundeko bazkide izan

Gure Estatutuek arautzen dute entitate bat erakundeko kide izateko prozedura.

Ondoren azalduko ditugu GGKEak Euskadiko GGKE-en Koordinakundean sartzeko prozeduraren laburpena eta eskaera egiteko bete behar duten galdetegia:

Bazkide izateko prozesua | Galdetegia