Hasiera » Koordinakundea » Gardentasuna
KOORDINAKUNDEA
Gardentasuna
Gure lana ahalbidetzen duten diru-sarrera publiko zein pribatuen kudeaketa gardena eta kontu ematea oinarrizko balioa da gure erakundearentzat.
Honako kontrol-mekanismo hauek ezarrita ditugu, besteak beste: urteko txostena, kanpoko adituek urtero egindako auditoria-txostena edo indarrean dagoen arauak betetzea.
Ezagutu gure gardenatsunerako eta kontu emateko mekanismoak:
Txostenak
Erakundeak ekitaldi bakoitzean egindako lana modu erakargarrian, bisualean eta eskuragarrian laburbiltzen du.
GGKE-en sektorearen txostena
Gure sarea osatzen duten euskal GGKE guztien erantzukizun-ariketa da, aukera ematen baitu partekatzeko haien jarduerek duten irismena eta eragina. Gure erakundeen, haien lanaren eta protagonisten buruzko argazki orokorra eskaintzen du, eta zehazten ditu GGKEok esku hartzen dugun tokiak, gure oinarri soziala eta lehenesten ditugun sektoreak, besteak beste.
Gainera:
Aldian behin, funtsen erabilerari eta gure jardueren gauzatzeari buruzko txosten zehatzak aurkezten dizkiegu dagozkien erakundeei;
Gure jarduerei buruzko informazioa argitaratzen dugu webgunean eta komunikabideekin elkarreraginean aritzen gara herritarrei gure lana helarazteko;
Gure jarduerei buruzko informazio interesgarria partekatzen dugu Euskadiko GGKE-en Koordinakundeko komunitatearekin sare sozialetan.
Â