Hasiera » Koordinakundea » Gure historia » 30. urteurrena » Boliviako indigenek uhinak hartu dituzte #30UrteAztarnaUzten
EUSKADIKO GGKE-EN KOORDINAKUNDEA
30. urteurrena
30 URTE AZTARNA UZTEN IKUS-ENTZUNEZKO KANPAINA #30UrteAztarnaUzten
Boliviako indigenek uhinak hartu dituzte
Bestalde, Herri indigenen eskubideei buruzko Nazio Batuen Adierazpenak, 16. artikuluan jasotzen du herri indigenek beren komunikabideak izateko eta eskura edukitzeko duten eskubidea.
Hori dela eta, 1997. urterako, Mugarik Gabe GGKEa, bertako herritarrekin batera, lehen bideo-tailerrak laguntzen hasi zen komunitate indigenetan, hango CEFREC erakundeak bultzatutako tailerrak. Geroztik, prestakuntza-prozesu horrek hazten eta eboluzionatzen jarraitu du, eta hala, gaur egun unibertsitate-ikasketak ematen dira Cochabambako Giza Eskubide, Genero eta Komunikazio arloko Prestakuntza Integraleko Eskolan.
Urte hauetan guztietan ehunka pertsona indigena komunikatzaile prestatu dira, eta beren herriei ahotsa ematen ari dira hedabideetan. Gaur egun, hainbat baliabide eta komunikazio-iturri kudeatzen dituzte: irrati komunitarioak, albiste-agentzia bat Interneten, ikus-entzunezko ekoizpenerako bost zentro elkarrekin konektatuta, baita nazio mailako telebista bat ere, Plurinacional TV. Beren mundu-ikuskera oinarrian dela, albisteak, erreportajeak, irratsaioak eta telebista-saioak egiten dituzte, baita fikziozko serieak ere.
Tresna horiei guztiei esker, herri indigenak beren nortasuna, kultura, hizkuntzak eta jakintza berreskuratzen ari dira, eta indigena eta emakume gisa dituzten eskubideak defendatzen ari dira. Era berean, gizarteari eta gobernuari helarazten dizkiote bizi dugun mundu hau hobeagoa, bidezkoagoa eta iraunkorragoa egiteko dituzten proposamenak.
Indigenen komunikazio-prozesu hau erreferentziatzat hartzen da kontinente osoan.