Hasiera » Lan-ildoak » Garapenerako politiken koherentzia eta garapen jasangarriko agenda
LAN-ILDOAK:​
Garapenerako politiken koherentzia eta garapen jasangarriko agenda
Garapenerako laguntza ofiziala beharrezkoa da, baina ez da nahikoa. Horregatik, politika publiko integralak sustatzen ditugu, gobernu baten ekintza guztiek, maila guztietan, lagun dezaten giza garapen jasangarria lortzen, mundu osoko bizi-baldintzak hobetzen eta planeta babesten, eta jarduera horiek guztiak 2030 Agenda betetzera bideratuta egon daitezen

Kalteberatasun handiko egoeran dauden pertsonei, komunitateei eta eremuei laguntzeko ahaleginak alferrikakoak izango dira, helburu horrekin lerrokatutako sinergiak sortu beharrean beste politika batzuen ondorioek ahuldu edo kontraesanean jartzen badituzte.
Koherentzia ekintza instituzionalean, inor atzean ez uzteko:
- Garapenerako politiken koherentziak apustu instituzionala izan behar du, erronka global handiei aurre egiteko. Horregatik, euskal erakunde publikoetako politiken koherentziaren hainbat alderdi aztertzen ditugu.
- 2030 Agendak lehentasunezkotzat jo dituen erronkei erantzungo dieten politikak defendatzen ditugu: pobrezia, desberdinkeriak eta jasangarritasuna, hori egiteak egiturazko kausei aurre egitea baitakar. Ikuspegi feministak zeharkatzen duen garapen-eredu baten aldeko apustua egiten dugu. Hori jasangarritasun ekologikoan eta koherentzian oinarrituko da, eta kontuan hartuko du planeta osoak partekatzen dituela aurrean ditugun arazoak. Horrenbestez, dimentsio hori hartu behar dute konponbideek ere.
- 2030 Agendak jauzi kualitatiboa egiteko aukera ematen digu politiken koherentzian eta pertsona kalteberen babesean, inor atzean ez uzteko. Lan egiten dugu, batetik, euskal erakundeek Nazio Batuek proposatutako agenda horren irakurketa handinahi eta eraldatzailea egin dezaten eta, bestetik, abian jar ditzaten erakundeetan barne-eraldaketarako prozesuak, bai eta gizarte-eragileek eta herritarrek benetan parte hartzeko ekimenak ere etorkizuna elkarrekin sortzeko.
Garapenerako politiken koherentzia euskal erakundeetan
Kasu batzuetan gure erakundearen parte-hartzearekin, euskal erakunde publikoek posizionamenduak argitaratu dituzte eta garapenerako politiken koherentziarekin lotutako txostenak egin dituzte:
Garapenerako lankidetzarako koherentzia Eusko Jaurlaritzan
Lehendakariak 2016an aurkeztu zuen dokumentu hau, eta horren bidez, Eusko Jaurlaritzak onartzen du garapenerako politiken koherentziak gobernuaren jarduketatarako oinarrizko erreferentea izan behar duela, bai barneko garapen-estrategiei dagokienez, bai kanpo‑jarduketei dagokienez edo bien arteko harremanari dagokionez.
Eusko Jaurlaritzak garapenerako politiken koherentziari buruzko erreferentzia-esparru hau sinatu eta ezagutarazi du, politika publikoen hausnarketan eta horiek egiterako orduan aintzat har dadin.
Hegoa Institutuaren (UPV/EHU) Garapen eta Lankidetzako Politikei buruzko Ikerketa Taldeak Eusko Jaurlaritzarentzat egindako ikerketa da, zeina Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak agindu duen.
Ezaugarri horiek dituen eta estatuz azpiko gobernu baten ekimen bidez egiten den lehenengo azterketa da, eta egiteko orduan Eusko Jaurlaritzako hainbat sail eta erakundetako pertsonen inplikazio handia egon da, bai eta GGKE-ena ere.
Egiten diren hausnarketak zabaldu eta gizarteratu nahi dira, esparru politiko eta sozialera hedatuz horiek ikertu eta eztabaidatzeko, bai eta euskal esparrutik harago ere; eta proposatzen diren ekimenak Euskadin abian jartzea erraztu nahi da.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluak sustatutako hezkuntza-arloko garapen jasangarrirako politiken koherentziari buruzko lehen txostena. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren eta Kualitate Lantaldearen partehartzea izan du.
Ikusgai daude txostena, laburpen bat, aurkezpen-bideo bat eta egindako infografiak. Garapen jasangarrirako politiken koherentziaren inguruan lan egiteko lehen ahalegina izan da, eta ahalbidetu du garapenerako politiken koherentzia neurtzeko tresna zehatz bat erabiltzea.
Tresna hau txostenaren aztergaira eta gobernu autonomiko baten testuingurura egokitu da.
Lotutako aktualitatea

La Coordinadora de ONGD de Euskadi se reúne con la ConsejerÃa de Hacienda y Finanzas del Gobierno Vasco
Representantes de la Coordinadora de ONGD de Euskadi se han reunido con el consejero Noel d’Anjou y el viceconsejero José Enrique Corchón, a quienes han solicitado una «apuesta firme desde Euskadi en la defensa de la cooperación y la paz» en un contexto de guerra, rearme y aumento del gasto militar.

Zubiak eraikitzen: garapen iraunkorrerako politiken koherentzia Euskadin, aldaketarako eragile gisa
Orain, «Zubiak eraikitzen: Garapen iraunkorrerako politiken koherentzia Euskadin, aldaketarako eragile gisa» dokumentuaren berri izan dezakezu eta harekin bat egin. Euskadiko GGKEen Koordinakundearen eta UN Etxearen ekimenez sortu da, Futuro en Común izeneko aliantzaren esparruan.

Tailerra La Mundial kolektiboarekin: nola aplikatu Garapen Iraunkorrerako Politiken Koherentzia esparru deszentralizatuan?
Astelehen honetan, apirilaren 7an, 30 bat lagun bildu dira Euskadiko GGKEen Koordinakundeak La Mundial kolektiboarekin elkarlanean Donostian antolatutako tailerrean.

Aurrekaririk gabeko erasoak GKEen aurka Europako Batasunean
«Europako Gizarte Zibileko Erakundeen finantzaketaren eta prozesu demokratikoan dugun zilegitasunaren aurkako erasoaldi berritu honek arriskua du, Europako espazio zibikoak are gehiago murrizteko ez ezik, demokrazia bere osotasunean ahultzeko ere».

Ez dugu etsi nahi gerraren eta Europako berrarmatzearen aurrean
Euskadiko GGKEen Koordinakundeak bat egin du Europa berrarmatzearen eta gerraren aurkako manifestua sinatu duten 800 erakunde eta 17.000 pertsona baino gehiagorekin.

Nola aplikatu Garapen Iraunkorrerako Politiken Koherentzia eremu deszentralizatuan?
Apirilaren 7an, Garapen Iraunkorrerako Politiken Koherentziako ikuspegiaren elementu nagusietara eta haien garapen praktikora hurbiltzeko tailerra, La Mundial kolektiboko Raffaela Galante, MarÃa Luisa Gil Payno eta Pablo MartÃnez Osésekin.