Hasiera » Lan-ildoak » Ikuspegi feministako lankidetza
LAN-ILDOAK:
Ikuspegi feministako lankidetza
Planteamendu feministaren aldeko apustua egiten dugu, eta gure barne-politikan zehaztuta daude horren esanahia eta edukia. Ikuspegi horrek berekin dakar desparekotasunak ikuspegi multidimentsionalarekin eta intersekzionalarekin aztertzea, genero-azterketa gainditzea eta egiturazko desberdinkerien kausei modu integralagoan heltzea.
Era berean, emakumeen agentziarekin konpromisoak hartu nahi ditu, emakumeen aurkako edozein diskriminazio, eskubide-urraketa edo indarkeria desagerrarazteko, eta, hala, aldaketak eragiteko emakumeek espazio publikoetan eta pribatuetan banaka eta taldean jarduteko duten gaitasuna indartu ahal izateko.
Ikuspegi horrek indartu egiten du ekitatearen aldeko erakunde-aldaketaren estrategia, ezinbesteko tresna baita gure erakundeak eraldatzeko eta ikuspegi feminista horren inplementazioa indartuko duten aliatuak atxikitzeko. Pertsonen eta naturaren zaintzan jartzen du lankidetzaren arreta, eta sistemaren erdigunean jartzen du bizitza. Era berean, lankidetza-eredua berrikustea proposatzen du, sistema kapitalista eta patriarkala indartzen duten aztarna kolonialak eta arrazistak identifikatzeko eta desagerrarazteko lan egiteko. Era berean, bermatzen du ikuspegi feminista ezartzeko hartutako konpromisoek aurrekontu nahikoa izango dutela gure erakundearen barne-eremuan eta euskal lankidetza deszentralizatuaren deialdi publikoetan.

Feminismotik eraldatu:
- Euskal lankidetzaren politika publikoa osatzen duten dokumentu instituzionalei ekarpena egiten diegu, defendatzen dugun ikuspegi feminista zehazten laguntzeko eta horretan eragiteko.
- Gure inguruko mugimendu feministarekin elkarlanean aritzen gara, ikuspegi internazionalista emateko eta haren esperientziaz eta ezagutzez elikatzeko.
- Ikuspegi feminista gure erakundearen eta bazkide ditugun GGKE-en zereginetan txertatzeko lan egiten dugu.
Lotutako aktualitatea

Genero jardunaldietako bideoak ikusgai: «Entzuten al da emakumeen ahotsa?»
2024ko abenduaren 12an, eLankidetzak eta Euskadiko GGKEen Koordinakundeak generoaren arloan erakundeen barnera egindako lanari buruzko jardunaldiak antolatu zituzten, Bilboko Hika Ateneoan. Nava San Miguel, Francy Fonseca, Clara Murguialday, María Ángeles Fernández, Hiruki Larroxa eta Farapi Koop bildu zituzten hitzaldi eta mahai-inguruak ikusgai daude jada.

Giza eskubideen egoeraren jarraipenerako euskal ordezkaritza El Salvadorren: adierazpena, kronika eta argazkiak
Urtarrilaren 23tik 30era, El Salvadorren, euskal ordezkaritzak jarraipena egin die NARE Giza Eskubideen Defendatzaileak Babesteko Euskal Programan parte hartu duten pertsona eta kolektiboei.

Emakumeen ahotsa entzuten al da gure erakundeen barruan?
Bederatzigarren urtez jarraian, joan den ostegunean, abenduaren 12an, eLankidetza – Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziak eta Euskadiko GGKEen Koordinakundeak generoaren arloan erakundeen barnera egindako lanari buruzko jardunaldiak antolatu zituzten, Bilboko Hika Ateneoan.

Lolita Chavezek jasotako mehatxuak eta intimidazioak salatzen ditugu
K’iche Herrien Kontseiluko (CPK) kide eta komunitateen defendatzaile Lolita Chavezek jasotako mehatxuak eta intimidazioak salatzen ditugu.

Naturaren eskubideen ikuspegiaren arabera, baztertu behar da gizakia munduaren erdigunea dela
Jardunaldiak eta beste ekimen batzuk antolatzen ditugu Naturaren eskubidearen ikuspegiaren inguruan ezagutza sustatzeko eta sektoreak gaian hausnar dezan.

2023ko Txostena
2023ko gure lanaren laburpena, gure txostenean eta memoria-bideoan.