Hasiera » Lan-ildoak » Mobilizazioa eta gizarte-eraldaketarako hezkuntza
LAN-ILDOAK:
Mobilizazioa eta gizarte-eraldaketarako hezkuntza
Gizarte-eraldaketarako hezkuntzaren aldeko apustua egiten dugu, pertsonen eta planetaren bizitzaren jasangarritasuna erdigunean jarriko duten espazio politikoak eta sozialak proposatzeko eta eskaintzeko tresna gisa.
Hezkuntza-ikuspegi horrek aukera emango du giza garapen jasangarriaren erronkei aurre egiteko mundu osoan. Herritartasun kritikoa, solidarioa, tolerantea, ahaldundua eta antolatua sustatzen du, eta bizitza merkatuaren logiken aurretik lehenesten duten ereduak diseinatzen eta praktikan jartzen ditu gure ingurune hurbilenean eta mundu interkonektatu honen gainerakoan.
Gainera, gizarte pluralak eraikitzen ditu, erabaki politikoetan eta ekonomikoetan eragina izateko benetako partaidetza ahalbidetzen dutenak. Halaber, bermatzen du giza eskubideak, ikuspegi feminista eta ingurumen-jasangarritasuna errespetatzen eta sustatzen dituztela nazioarteko instantziek, gobernuek, administrazio publikoek eta enpresek.
Horretarako, tresnak, trebetasunak eta baliabideak eskaintzen ditu, herritarren mobilizazioa ahalbidetuko duen masa kritikoa indartzeko. Era berean, elkarte-sarea sendotzen du, eta eragile eraldatzaileekin eta mugimenduekin aliantzak egiten sakontzen du, gizarte emantzipatua, kritikoa eta erronka handiekin konprometitua lortzeko aldaketa eragin nahian.
Herritarrak aldaketa eragile gisa:
- Bideak irekitzen ditugu bidegabekeriak eta desberdinkeriak betikotzen dituzten egiturazko arrazoiei buruz herritarrekin hitz egiteko, bai eta estrategiak eta alternatibak kolektiboki eraikitzeko ere iparraldean eta hego globalean aurre egin behar diegun zapalkuntza-sistemak aldatzeko.
- Aniztasunarekiko eta beste ohitura eta kulturekiko ulermena eta errespetua sustatzeko hezkuntza-ekimenak eta kanpainak bultzatzen ditugu, eta, besteak beste, justizia-, bake- eta ekitate-irizpideetan oinarritutako balioak eta jarrera solidarioak sustatzen ditugu.
Eraldagune
Gizarte-eraldaketarako hezkuntza-baliabideen eremua. Inspirazioa eta pentsamolde kritikoa aktibatzen duten materialak partekatzeko topaketa- eta erreferentzia-gunea, munduan egoteko beste modu batzuk proposatzeko. Gizarte- eta ingurumen-justizia aurrerapausoak emateko jomuga.
Nondik hasiko gara?
Lotutako aktualitatea
Eskuin-muturra eta unibertsitate publikoan duen eragina
Quinndy Akeju, Lionel Delgado eta Elisa Garcia Mingo izan ziren joan den ostegunean, abenduaren 12an, Unibertsitate Kiritikoa Sareak (UKS) antolatutako «Lagun, kasu egion! Eskuin-muturra eta unibertsitate publikoan duen eragina» jardunaldietan, EHUren Zuzenbide Fakultatean, Donostian. Bertan aritu zen La Basu rap abeslaria ere.
Mugimendu sozialen eta GKE-en arteko artikulazioaren erronkak gizarte eraldaketan
Argitaratuta 2024ko apirilaren 17an, Gasteizen ospatutako Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzari buruzko VII jardunaldien laburpena
Donostiako Kontxako pasealeku “irristagarri” batek eskuin-muturrak sustatutako gorroto-mezuetan erortzeko arriskuen inguruan ohartarazi ditu herritarrak
Eskuin-muturreko alderdiek sustatutako politikek austeritatea, pribatizazioak eta gizarte-zerbitzuen murrizketak bultzatzen dituzte, eta horiek guztiak kaltegarriak dira gizarte-sektore ahulenentzat, eta aberatsen eta pobreen arteko arrakala handitzen dute.
Donostiako Zero Pobrezia Plataformak ohartarazi nahi du eskuin-muturrak eragin negatiboak dituela pobreziaren eta desberdintasunen aurkako borrokan
200 lagun baino gehiagok hartu dute parte urriaren 18an Donostian antolatutako bertso-saioan.
2023ko Txostena
2023ko gure lanaren laburpena, gure txostenean eta memoria-bideoan.
Lankidetza-politika egonkorrei eta gizarteak Euskadiko GGKE-ei ematen dien laguntzari esker, munduko milioika pertsonaren giza eskubideak defendatzen jarraitu daiteke
2023an hiru milioitik gora pertsonarekin lan egiten dugu, 63 herrialdetan eta 839 lankidetza-proiekturen bidez.