Hasiera » Lan-ildoak » Nazioarteko lankidetza-politika publikoa
LAN-ILDOAK:
Nazioarteko lankidetza-politika publikoa
Nazioarteko lankidetzarako euskal politika defendatzen dugu aurrera egiteko giza eskubideetan, genero-ekitatean eta gizartearen kohesioan, eta gizateria gisa eragiten diguten arazo globalak konpontzen laguntzeko.
Nahi dugun politika:
- Lan egiten dugu, ikuspegi feministatik, agenda politikoaren erdigunean egon dadin giza eskubideen defentsa, baita egiazko demokrazia, inklusiboa, gardena eta parte-hartzailea lortzeko mekanismoak indartzeko ere. Ekarpenak eta proposamenak egiten ditugu lankidetzan esku hartzen duten erakundeetako ordezkariekin, indar politikoekin eta eragile sozialekin elkarlanean.
- Herrialde garatuenek NBEren aurrean duten nazioarteko konpromiso historikoa eta Lankidetzaren Euskal Legearena betetzea aldarrikatzen dugu; izan ere, konpromiso horien arabera euskal erakundeek Euskadiko barne produktu gordinaren % 0,7 bideratu behar dute lankidetzara. Hala ere, euskal erakunde nagusiek behin eta berriz bete ez duten konpromisoa da hori, salbuespenak salbuespen. Aurrekonturik gabe, ez dago politikarik.
- Gure eskaerek ez dute soilik kopuruetan eta aurrekontuetan jartzen arreta. Lankidetza-politika, ikuspegi, metodologia, planteamendu eta tresna ausartak behar ditugu, berritzaileak, kalitatezkoak eta desparekotasunak eraldatuko dituztenak, euskal lankidetzak nazioarteko erreferente izaten jarrai dezan.

Lotutako aktualitatea

El Salvadorko euskal ordezkaritzaren adierazpena, Fidel Zavala giza eskubideen defendatzailearen atxiloketaren aurrean
eLankidetza, Eusko Legebiltzarra, Zehar – Errefuxiatuekin, Paz y Solidaridad Euskadi, Bakerako Lankidetza Batzarrea (ACPP-BLB) eta Euskadiko GGKEen Koordinakundearen komunikatua.

Bilboko Udalak garapenerako lankidetzarekiko konpromisoaren 30. urteurrena ospatuko du
Otsailaren 27an, Campos Eliseos Antzokian, Saharar Herriarekiko elkartasun-kontzertua egingo da, 30. urteurrenaren programaren lehen ekitaldi gisa. Jarduera gehiago egingo dira 2025 osoan zehar.

Giza eskubideen egoeraren jarraipenerako euskal ordezkaritza El Salvadorren: adierazpena, kronika eta argazkiak
Urtarrilaren 23tik 30era, El Salvadorren, euskal ordezkaritzak jarraipena egin die NARE Giza Eskubideen Defendatzaileak Babesteko Euskal Programan parte hartu duten pertsona eta kolektiboei.

Lankidetzarekiko %0,7ko konpromisoa aldarrikatu dugu Gipuzkoako Batzar Nagusietan
Euskadiko GGKEen Koordinakundeak deitoratu du garapenerako laguntza ofiziala Euskadin %0,15ekoa eta Gipuzkoan %0,38koa izatea, Europako Batasuneko batez bestekoaren (%0,5) atzetik eta Nazio Batuetan ezarritako %0,7ko helburutik oso urrun.

Garapen Jasangarrirako Politiken Koherentziaren aldeko gizarte zibilaren bigarren topaketa
Datorren otsailaren 4an, 09:00etatik 15:00etara, Gizarte Zibilaren II. Topaketa egingo da Bilborock aretoan, Bilbon, «Etorkizun koherente bat» izenburupean.

Ordezkaritza batek El Salvadorren bisitatuko ditu Euskadin aldi baterako hartutako giza eskubideen defendatzaileak
Urtarrilaren 23tik 30era bitartean, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak parte hartuko du Eusko Jaurlaritza buru duen ordezkaritzan, eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziarekin, Eusko Legebiltzarrarekin eta giza eskubideen zein lankidetzaren arloko erakundeekin batera.