Hasiera » Lan-ildoak » Sektorea indartzea
LAN-ILDOAK:
Sektorea indartzea
Mundua etengabe aldatzen ari da, eta, horrekin batera, nazioarteko lankidetza ere. Nazioarteko lankidetzak bilakaera handia izan du euskal gizarteak munduko pertsona pobretuenekin izan zituen lehen elkartasun-adierazpenetatik gaur arte.
GGKEak ere egokitu egin dira munduak aurrean dituen testuinguru eta erronka berrietara. Hala ere, aldatu ez dena da gizarte zibil artikulatua, indartsua eta prestatua izatearen balio erantsia, parte-hartzeari, demokrazia inklusiboari, aniztasunari eta erronka globalei erantzuteko gaitasunari dagokienez.
Eraldaketarako lankidetza:
- GGKEak eta nazioarteko lankidetzaren sektorea etengabe hobetzen eta haien lana, inpaktua eta kohesioa indartzen laguntzen dugu, etengabeko egokitze-prozesu horretan bidelagun izateko.
- Irismen luzeko begirada dugu aurrean ditugun testuinguru, behar edo erronka berriei aurrea hartzeko. Horretarako, prestakuntzak, jardunaldiak eta hausnarketa-prozesuak antolatzen ditugu, eta, lantaldeen bidez, sektorearentzat giltzarri diren hainbat gaitan sakontzen dugu: araudi- edo administrazio-aldaketak, lankidetzaren ikuspegi berriak, GGKE-en finantzaketa- eta jasangarritasun-bideak, hausnarketa-prozesuak edo herritarrekin elkarreragiteko eta konektatzeko estrategiak.
- Arreta eta informazio zerbitzu osoa eskaintzen diegu bazkide diren GGKE-ei, erakundeei eta euskal lankidetzako beste eragile batzuei, bai eta aholkularitza behar duten edo alor horretara hurbildu nahi duten herritarrei ere.
Lotutako aktualitatea
Sarean ikusgai da nazioarteko lankidetzaren arloko euskarazko lehen hiztegia
Euskadiko GGKEen Koordinakundeak Nazioarteko Lankidetza Hiztegia sortu du. Dokumentuak lankidetzaren arloko ohiko hitzak, kontzeptuak eta siglak biltzen ditu, euskaraz.
Gasteiz Konexioan ekitaldiak Palestina eta Mendebaldeko Sahararekiko elkartasuna balioetsi du
Azaroaren 28an, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak antolatutako Gasteiz Konexian ekitaldiaren IX. edizioak munduarekin eta elkartasun globalarekin lotu zituen gasteiztarrak, Palestinako eta Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuen askatasunaren aldeko esperientzien eta borroken bidez.
Emakumeen ahotsa entzuten al da gure erakundeen barruan?
Bederatzigarren urtez jarraian, joan den ostegunean, abenduaren 12an, eLankidetza – Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziak eta Euskadiko GGKEen Koordinakundeak generoaren arloan erakundeen barnera egindako lanari buruzko jardunaldiak antolatu zituzten, Bilboko Hika Ateneoan.
2023ko Txostena
2023ko gure lanaren laburpena, gure txostenean eta memoria-bideoan.
Lankidetza-politika egonkorrei eta gizarteak Euskadiko GGKE-ei ematen dien laguntzari esker, munduko milioika pertsonaren giza eskubideak defendatzen jarraitu daiteke
2023an hiru milioitik gora pertsonarekin lan egiten dugu, 63 herrialdetan eta 839 lankidetza-proiekturen bidez.
Gure Batzar Orokorra egin dugu GGKE-ek euskal lankidetza-politiketan duten eginkizuna indartzen jarraitzeko
Palestinari elkartasuna adierazi diogu eta su-etena exijitu dugu; lankidetzarako euskal politiken tresnei buruzko gogoeta-prozesu bat abian jarri dugu; eta Gobernu Batzordea berritu dugu Arabako ordezkari berri bat gehituta.