Beste urte batez, Euskadiko GGKE-en sektorearen Txostena aurkezten dugu, oraingo honetan 2023koa.
Lan honek Euskadiko GGKE-en sektorearen argazki adierazgarri bat erakusten du. Zehazki, informazio hau jasotzen du, besteak beste: gure lana, non egiten dugu lan, gure oinarri soziala, antolakuntza-egitura, lehenesten ditugun lan-arloak edota zer baliabide ditugun.
Txosten honekin jakin dugu bazkide garen erakundeen artean hiru milioitik gora pertsonarekin lan egiten dugula, 63 herrialdetan eta 839 lankidetza-proiekturen bidez. Ezagutu dugu 2.100 boluntariok baino gehiagok laguntzen dietela Euskadiko GGKE-ei, emakumeek, batez ere.
Gainera, egiaztatu dugu GGKE-en funtsak pixka bat handitu direla, baina euskal erakundeek lankidetzara bideratutako ehunekoa ez da aldatu.
Halaber, gardentasunerako tresna bat ere bada, gure lana zintzotasunez eta eraginkortasunez egiten jarraitzeko. Beraz, erakunde guztion erantzukizun-ariketa bat da, aukera ematen digulako gure jardueren irismena eta eragina herritarrekin, erakundeekin eta elkarrekin lan egiten dugun kolektiboekin partekatzeko, eta azpimarratu egiten duelako nola laguntzen dugun, Euskaditik, mundu bidezkoago eta jasangarriago bat eraikitzen, pertsona ororentzat, leku orotan.
Txosten hau web orrialde honetan ikus daiteke, eta datuen kazetaritzan oinarrituta dago. Horren ondorioz, informazioa modu gertu batean erakusten du, baita eskuragarri batean ere grafiko interaktiboen bidez.
2010az geroztik Euskadiko GGKE-en Koordinakundetik sektorearen inguruko datuak biltzen ditugu aldian-aldian horren egoeraren eta bilakaeraren diagnosi zuhur bat izateko, eta gure lana laguntzeko.
Gure sarea osatzen duten erakundeek elkarlanean eman dituzte datuok, beraz, horiei guztiei eskertu nahi diegu beren laguntza. Hortaz, hurrengo edizioetan parte hartzen jarraitzera gonbidatzen ditugu sektorearen egoera aztertzen jarraitzeko.
Esteka honetan txosten osoaren bertsio digitala ikus daiteke.
Hemen ikusgai dago laburpen exekutiboaren bertsio digitala.
Beste esteka honetan txosten exekutiboaren laburpena PDFn ikus daiteke.