Lege oharra

WEBGUNEAREN TITULARRAREN IDENTIFIKAZIO-DATUAK

Informazio-gizartearen zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluan xedatutakoa betetzeko, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak, www.ongdeuskadi.org web gunearen titular gisa, arau horretan eskatzen diren identifikazio-datuak jakinaraziko dizkizu: 

Sozietatearen izena: Euskadiko GGKEen Koordinakundea
Erregistroko datuak: Euskadiko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dago, B/1166/88 zenbakiarekin.
Sozietatearen helbidea: Ronda z/g (5 zenbakiaren aurrean), 3. solairua, C bulegoa. 48005 ยท Bilbo (Bizkaia)
IFZ: G-48270359
Helbide elektronikoa: web@ongdeuskadi.org
Harremanetarako telefonoa: +34 944 15 03 00
Domeinua: www.ongdeuskadi.org

Informazio honek arautzen ditu www.ongdeuskadi.org domeinu-izenarekin argitaratzen den web-orriaren erabiltzaileek beren gain hartu eta bete behar dituzten erabilera-baldintzak, erantzukizun-mugak eta betebeharrak.

WEBGUNEA ERABILTZEKO BALDINTZAK

Webgune honen erabilera hutsak webgunearen erabiltzaile-izaera ematen du, pertsona fisikoa zein juridikoa izanik ere, eta ezinbestean dakar lege oharrean jasotako klausula eta baldintza orokor guztiak, erabat eta erreserba barik, onartzea. Erabiltzaileak ez baditu onartzen lege-ohar honetan ezarritako klausula eta erabilera-baldintzak, ez du webgune hau erabili beharko. Euskadiko GGKEen Koordinakundeak argitaratutako lege-ohar honetan aldaketak eta eguneratzeak egin daitezke, eta, beraz, erabiltzaile bakoitzak, webgunean sartzen denean, bertsio desberdina aurki dezake. Hori dela eta, erabiltzaileak web gunean sartzen den guztietan irakurri beharko du lege oharra.

Webgunearen bitartez, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak erabiltzaileei eskura eta erabiltzeko moduan jartzen dizkie erakundeak, bere kabuz edo hirugarrenen bidez, interneten argitaratzen dituen edukiak.

Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du webgunea eta bere edukiak erabiltzeko indarreko legeria eta lege ohar hau betez, lege ohar honen bidez edo webgunearen edozein atalen bidez jakinarazten zaion beste edozein ohar edo jarraibiderekin bat etorrita, eta oro har onartuta dauden bizikidetza-arauekin, moralarekin eta ohitura onekin bat etorrita. Horretarako, erabiltzaileak konpromisoa hartzen du edukiak EZ erabiltzeko, baldin eta erabileraren helburu edo ondorioak zilegi ez badira, lege oharrak edo indarreko legeriak debekatzen baditu, hirugarrenen eskubideak eta interesak kaltetzen badira, edo Euskadiko GGKEen Koordinakundearenak diren edo berak kontratutako informatikako ekipoetan, gainerako erabiltzaileen edo interneten (hardware eta software) edozein erabiltzaileren informatikako ekipoen erabilera egokia eta beraietan dauden agirien, artxiboen eta mota guztietako edukien erabilera egokia kaltetu, baliogabetu, gainkargatu, hondatu edo eragozten badituzte.

Erabiltzaileak betebeharra du eta konpromisoa hartzen du webgunean dagoen materiala hirugarrenei ez jakinarazteko, hedatzeko edo haien eskura jartzeko, hala nola informazioak, testuak, datuak, edukiak, mezuak, grafikoak, marrazkiak, soinu- edo irudi-artxiboak, argazkiak, grabazioak, software, logotipoak, markak, ikonoak, teknologia, argazkiak, estekak, diseinu grafikoa, iturburu-kodeak eta webgunearen erabiltzaile gisa eskuratu dezakeen beste edozein material (zerrenda hori luzatu daiteke). Horrekin bat etorrita, erabiltzaileak debekatuta dauka honako hau:

  • Edukiak erreproduzitzea, kopiatzea, banatzea, inoren eskura jartzea edo jendaurrean jartzea, eraldatzea edo aldatzea, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak berariaz eta idatziz baimentzen ez badu, bera baita eskubideen titularra, halakoak egitea legez baimenduta dagoenean izan ezik.
  • Euskadiko GGKEen Koordinakundearen edo bere titularren โ€œcopyrightโ€ eta eskubideen erreserbaren, aztarna digitalen eta/edo identifikatzaile digitalen identifikazio-datuak ezabatzea, manipulatzea eta aldatzea,  bai eta datuak identifikatzeko ezarrita dauden bitarteko teknikoen identifikazio-datuak ere.
  • Erabiltzaileak ez du webgune honetan eskaintzen den edukirik lortuko, ez eta lortzen saiatuko ere, horretarako erabili behar dituen bide edo prozedurak ez badira eskura jarri zaizkionak edo edukiak dauden webgunean adierazitakoak, edo, oro har, interneten helburu horretarako erabiltzen direnak. Edonola ere, erabiltzen dituen bide edo prozedurek ez dute webgunea kaltetzeko edo baliogabetzeko arriskurik eragingo.
  • Erabiltzaileak erregistro horretan informazio zilegi eta benetakoa jartzeko erantzukizuna du. Erregistro horren ondorioz, erabiltzaileari pasahitza eman ahal zaio, haren erantzulea izango da eta isilpeko erabilera egokia egiteko konpromisoa hartzen du.
  • Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du webguneak bere atariaren bitartez eskaintzen dituen eduki eta zerbitzuak (adibidez, txat-zerbitzuak, eztabaida-foroak edo albiste-taldeak) modu egokian erabiltzeko, eta inola ere helburu hauetarako (adibide batzuk zerrendatzen dira):
    1. Jarduera ez zilegiak, legez kanpokoak edo fede onaren eta ordena publikoaren aurkakoak;
    2. Eduki edo propaganda arrazista, xenofoboa, legez kanpoko eduki pornografikoa, terrorismoaren apologia egiten dutenak edo giza eskubideen aurkakoak zabaltzea;
    3. Kalteak eragitea Euskadiko GGKEen Koordinakundearen, haren hornitzaileen edo hirugarren pertsonen sistema fisiko eta logikoetan, sarean birus informatikoak edo aipatutako kalteak eragin ditzaketen sistema logikoak eta fisikoak sartzea edo zabaltzea;
    4. Beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoetan sartzen saiatzea eta erabiltzea, eta haien mezuak aldatzea edo manipulatzea. Euskadiko GGKEen Koordinakundeak eskubidea du iruzkinak eta ekarpenak kentzeko, baldin eta pertsonen duintasunarekiko errespetua urratzen badute, diskriminatzaileak, xenofoboak, arrazistak, pornografikoak badira, gazteei, haurrei eta ordena edo segurtasun publikoari kalte egiten badiete, edo, Koordinakundearen ustez, argitaratzeko egokiak ez badira. Edonola ere, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak ez du bere gain hartuko erabiltzaileek foroetan, txatetan edo partaidetzarako beste tresna batzuen bitartez ematen dituzten iritzien erantzukizuna.

JABETZA INTELEKTUALA

Euskadiko GGKEen Koordinakundea, berez edo lagatzaile gisa, bere web orriaren jabetza intelektual eta industrialen eskubide guztien eta bertan dauden elementu guztien titularra da, hala nola irudiak, soinua, audioa, bideoa, software edo testuak, markak, logotipoak, koloreen konbinazioa, egitura eta diseinua, erabiltzen diren materialen aukeraketa, funtzionamendurako behar diren ordenagailu programak, sarbidea eta erabilera…, titularitatea Euskadiko GGKEen Koordinakundearena edo lizentzia-emaileena delarik ere.

Jabetza Intelektualari buruzko Legearen 8. artikuluan eta 32.1 artikuluaren bigarren paragrafoan ezarritakoaren arabera, debekatuta dago webgune honetako edukiak, denak edo zati bat, erreproduzitzea, banatzea eta jendaurrean jartzea (inoren eskura jartzea barne) merkataritza helburuetarako, edozein euskarri eta bitarteko tekniko erabiliz, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak horretarako baimena ematen ez badu.  Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du Euskadiko GGKEen Koordinakundearen titularitatekoak diren jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideak errespetatzera. Erabiltzaileak atariko elementuak ikusteaz gain, inprimatu, kopiatu eta disko gogorrean gorde ahal izango ditu bere ordenagailuan edo beste edozein euskarri fisikotan, betiere bere erabilera pertsonalerako eta pribaturako bada. Erabiltzaileak ezin ditu Euskadiko GGKEen Koordinakundearen web orrian instalatuta dauden babes-tresnak edo segurtasun-sistemak kendu, aldatu, saihestu edo manipulatu.

Web orrian agertzen diren markak, merkataritzako izenak edo zeinu bereizgarriak Euskadiko GGKEen Koordinakundearenak dira edo, hala badagokio, haiek erabiltzeko baimena eman duten hirugarren batzuenak. Atarian edo edukietan sartzeak edo haiek erabiltzeak ez dio erabiltzaileari marka, merkataritzako izen edo zeinu bereizgarri horien gaineko inolako eskubiderik ematen, eta erabiltzaileari ezin zaizkio laga eduki horien gainean dauden edo egon litezkeen ustiapen-eskubideak. Era berean, edukiak Euskadiko GGKEen Koordinakundearen edo, hala badagokio, hirugarrenen jabetza intelektualak dira, eta, beraz, jabetza intelektualaren eskubideak Euskadiko GGKEen Koordinakundearen titularitatekoak edo haien erabilera baimendu duten hirugarren batzuenak dira, eta azken horiei dagokie edukiak ustiatzeko eskubideak baliatzea, batez ere eduki horiek erreproduzitu, banatu, publikoki zabaldu eta aldatzeko eskubide guztiak webgune honetan dagoen informazioa baimen barik erabiltzeak eta Euskadiko GGKEen Koordinakundearen edo web-orrian dauden hirugarrenen (edukiak laga badituzte) jabetza intelektuala edo industrialaren eskubideak lagatzeak legez ezarritako erantzukizunak sorraraziko ditu.

HIPERESTEKAK

www.ongdeuskadi.org webgunean interneteko beste webgune batzuetarako estekak edo hiperestekak egongo balira, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak ez luke inolako kontrolik izango webgune horietan eta edukietan. Euskadiko GGKEen Koordinakundeak inola ere ez du bere gain hartuko beste webgune baten estekan dauden edukien erantzukizunik, eta ez du bermatuko hiperesteka horietan edo interneteko beste webgune batzuetan dagoen material edo informazioaren eskuragarritasun teknikoa, kalitatea, fidagarritasuna, zehaztasuna, zabaltasuna, egiazkotasuna, baliozkotasuna eta konstituzionaltzat jotzea.

Halaber, kanpoko esteka horiek sartzeak ez du esan nahi lotutako erakundeekin elkartea, bat-egitea edo partaidetza dagoenik.

Web-orrian estekak sartu nahi dituzten pertsonek baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Hiperestekak bakarrik hasierako orrian sartzea ahalbidetzen badu, ez da beharrezkoa izango aurretik baimena ematea; hala ere, debekatuta egongo da hura erreproduzitzea. Hiperestekak beste bideren bat erabiliz sartzeko, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak esanbidez idatzizko baimena, zalantzarik gabea, eman beharko du.
  • Ez da framerik sortuko web orriekin edo Euskadiko GGKEen Koordinakundearen web-orriekin.
  • Ez da adierazpen faltsu, zehaztu gabe edo iraingarririk egingo Euskadiko GGKEen Koordinakundeari edo haren zuzendariei, langileei edo laguntzaileei buruz, web-orriarekin loturaren bat duten pertsonei buruz edo web-orriaren edo haren edukien erabiltzaileei buruz.
  • Ezin da adierazi edo aditzera eman Euskadiko GGKEen Koordinakundeak hiperesteka baimendu duenik edo hiperesteka dagoen web-orrian dauden edo eskura jartzen diren edukiak edozein bide erabiliz ikuskatu edo bere gain hartu dituenik.<
  • Hiperesteka sartzen den web-orrian, hiperestekaren helburua identifikatzeko behar-beharrezkoa dena baino ezin da agertu.
  • Hiperesteka sartzen den web-orrian ezin dira agertu informazio edo eduki ez-zilegiak, oro har onartutako moralaren eta ohitura egokien eta ordena publikoaren aurkakoak, ezta hirugarrenen eskubideen aurkako edukiak ere.

WEB-ORRIAREN ESKURAGARRITASUNA

EEuskadiko GGKEen Koordinakundeak ez du bermatzen web-orrian eta haren edukietan sartzeko akats edo etenaldirik ez egotea, ezta edukiak eguneratuta egotea ere; hala ere, ahaleginduko da akats horiek saihesten edo zuzentzen. Beraz, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak ez du bere gain hartzen erabiltzaileari sorrarazitako kalteen erantzukizunik, kalteak telekomunikazio-sareen deskonexioaren ondoriozkoak badira eta atariaren zerbitzua ezeztatzea, deuseztatzea edo etetea eragiten badu zerbitzua ematean edo eman aurretik.
Euskadiko GGKEen Koordinakundeak ez du kalteen erantzukizunik bere gain hartzen, indarreko legeriak ezartzen dituen salbuespenekin, kalteok web-orria eta haren edukiak eskuragarri ez egoteagatik, jarraitutasunik ez edukitzeagatik edo haien funtzionamenduaren kalitaterik ezagatik sortzen badira, bai eta erabiltzaileek web-orriari eta haren edukiei buruz espero zuten erabilera ez betetzeagatik ere.

Web-orrian agertzen diren hiperesteken funtzioa da, soil-soilik, arlo horretako informazioa eskaintzen duten beste web-orri batzuen berri ematea erabiltzaileei. Hiperesteka horiek ez dira ez iradokizuna ez gomendioa.
Euskadiko GGKEen Koordinakundea ez du bere gain hartzen estekei dagozkien web-orrietako edukien erantzukizunik, ezta hiperesteken funtzionamenduaren, erabilgarritasunaren edo emaitzen erantzukizunik ere. Halaber, koordinakundeak ez du bermatzen hiperesteka horietan elementu edo birusik ez egotea, sistema informatikoa (hardware eta software), erabiltzailearen agiriak edo fitxategiak eraldatu ditzakeenik, eta ez du inolako erantzukizunik izango erabiltzaileari arrazoi horiengatik eragindako kalteak direla eta.

Web-orrian sartzeak ez du esan nahi Euskadiko GGKEen Koordinakundeak birus, har edo elementu informatiko kaltegarririk ez dagoela kontrolatu behar duenik. Nolanahi ere, erabiltzaileari dagokio informatikako programa kaltegarriak antzemateko eta haien desinfekziorako tresna egokiak edukitzea, eta, beraz, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak ez dauka kalte horien erantzukizunik: web-orriak zerbitzua ematean egon litezkeen segurtasun-akatsak; erabiltzaileak web-orrian sartzeko eta edukiak eskuratzeko erabilitako ordenagailuan birusak daudela eta, edo nabigatzailearen funtzionamendu txarraren edo eguneratu gabeko bertsioen erabileraren ondorioz, erabiltzailearen edo hirugarrenen sistema informatikoan (hardware eta software) eta bertan gordeta dauden agiri eta fitxategietan eragin daitezkeen kalteak.

WEB-ORRIAREN KALITATEA

Kontuan hartuta web-orriaren bidez eskaintzen diren zerbitzuak eta informazioaren ingurune dinamiko aldakorra, Euskadiko GGKEen Koordinakundea ahalegintzen da edukien egiazkotasuna, zehaztasuna, fidagarritasuna, erabilera eta/edo eguneratzea bermatzen. Atari honetako edukien helburua da informazioa ematea, aholkularitza eskaintzea, zabalkundea eta publizitatea. Eduki horiek inola ere ez daukate kontratu-konpromisorik edo loteslerik.

ERANTZUKIZUNA MUGATZEA

Euskadiko GGKEen Koordinakundeak ez dauka erantzukizunik edukien akats edo omisioen, ataria eskuragarri ez egotearen edo birus edo programa kaltegarri edo gaiztoen transmisioaren ondorioz sortutako kalte eta galerak direla eta, halakoak ekiditeko neurri teknologikoak hartu badira ere.

Euskadiko GGKEen Koordinakundea ez da erabiltzaileak informazio horretan oinarrituta har ditzakeen erabakien erantzulea, ezta web-orriaren agiri eta grafikoetan egon litezkeen akats tipografikoen erantzulea ere. Informazioan aldaketak egon daitezke aldian-aldian, edukiak gehitu, hobetu, zuzendu edo eguneratzeagatik, eta horretarako ez da beharrezkoa aurretik ohartaraztea.

JAKINARAZPENAK

Euskadiko GGKEen Koordinakundeak erabiltzaileari edozein bide erabiliz egiten dizkion jakinarazpen eta komunikazioak eraginkorrak dira, ondorio guztietarako.

EDUKIEN ESKURAGARRITASUNA

Web-orriaren zerbitzu eta edukien prestazio mugagabea da. Euskadiko GGKEen Koordinakundea baimenduta dago edozein unetan eteteko edo amaitutzat jotzeko web-orriak ematen duen zerbitzua eta/edo haren edukietako edozein. Zentzuz egin badaiteke, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak aurretik ohartaraziko du web-orria bertan behera geratu edo ezeztatzen dela.

Euskadiko GGKEen Koordinakundeak beretzat gordetzen du atarian egokitzat jotzen dituen aldaketak egiteko eskubidea, aldez aurretik ohartarazi beharrik gabe; Koordinakundeak web-orriaren edukiak eta zerbitzuak aldatu, kendu edo gehitu ahal izango ditu, bai eta haiek web-orriaren atarian agertu edo aurkezteko modua ere.

ESKLUSIORAKO ESKUBIDEA

Euskadiko GGKEen Koordinakundeak beretzat gordetzen du webgunean sartzea edo eskainitako zerbitzuak eskuratzea ukatzeko edo sarbidea kentzeko eskubidea, erabilera baldintza orokor hauek betetzen ez dituzten erabiltzaileentzat, Koordinakundeak berak edo hirugarrenek eskatuta eta aldez aurretik jakinarazi beharrik gabe.

OROKORTASUNAK

Euskadiko GGKEen Koordinakundeak zainduko du baldintza hauek bete eta bere ataria behar bezala erabiltzen dela, eta zuzenbidearen arabera legozkiokeen ekintza zibilak eta penalak gauzatu ditzake.

BALDINTZA HAUEN ALDAKETA ETA IRAUPENA

Euskadiko GGKEen Koordinakundeak edozein unetan alda ditzake hemen zehazten diren baldintzak, eta hemen ageri diren bezalaxe argitaratu beharko dira.
Aldaketa horiek indarrean egongo dira webgune honetan argitaratzen diren unetik aurrera, eta beste baldintza batzuek ordeztu arte indarrean egongo dira.

JURISDIKZIOA

Euskadiko GGKEen Koordinakundearen eta erabiltzailearen artean sortutako harremana Espainian indarrean den araudiaren mende dago, eta auziak Bilboko epaitegi eta auzitegien mende jarriko dira.
Lege-ohar hau interpretatzean, aplikatzean eta betetzean sor daitezkeen arazoetarako eta haren erabileraren ondorioz egon litezkeen erreklamazioetarako, parte hartzen duten alderdiak Bilboko auzitegi eta epaitegien mendean jartzen dira, eta berariaz uko egiten diote legokiekeen beste edozein foruri.
Legeria aplikagarria: lege-oharra Espainiako legeek arautzen dute.

.