Hasiera » Lan-ildoak » Mobilizazioa eta gizarte-eraldaketarako hezkuntza
LAN-ILDOAK:
Mobilizazioa eta gizarte-eraldaketarako hezkuntza
Gizarte-eraldaketarako hezkuntzaren aldeko apustua egiten dugu, pertsonen eta planetaren bizitzaren jasangarritasuna erdigunean jarriko duten espazio politikoak eta sozialak proposatzeko eta eskaintzeko tresna gisa.

Hezkuntza-ikuspegi horrek aukera emango du giza garapen jasangarriaren erronkei aurre egiteko mundu osoan. Herritartasun kritikoa, solidarioa, tolerantea, ahaldundua eta antolatua sustatzen du, eta bizitza merkatuaren logiken aurretik lehenesten duten ereduak diseinatzen eta praktikan jartzen ditu gure ingurune hurbilenean eta mundu interkonektatu honen gainerakoan.
Gainera, gizarte pluralak eraikitzen ditu, erabaki politikoetan eta ekonomikoetan eragina izateko benetako partaidetza ahalbidetzen dutenak. Halaber, bermatzen du giza eskubideak, ikuspegi feminista eta ingurumen-jasangarritasuna errespetatzen eta sustatzen dituztela nazioarteko instantziek, gobernuek, administrazio publikoek eta enpresek.
Horretarako, tresnak, trebetasunak eta baliabideak eskaintzen ditu, herritarren mobilizazioa ahalbidetuko duen masa kritikoa indartzeko. Era berean, elkarte-sarea sendotzen du, eta eragile eraldatzaileekin eta mugimenduekin aliantzak egiten sakontzen du, gizarte emantzipatua, kritikoa eta erronka handiekin konprometitua lortzeko aldaketa eragin nahian.
Herritarrak aldaketa eragile gisa:
- Bideak irekitzen ditugu bidegabekeriak eta desberdinkeriak betikotzen dituzten egiturazko arrazoiei buruz herritarrekin hitz egiteko, bai eta estrategiak eta alternatibak kolektiboki eraikitzeko ere iparraldean eta hego globalean aurre egin behar diegun zapalkuntza-sistemak aldatzeko.
- Aniztasunarekiko eta beste ohitura eta kulturekiko ulermena eta errespetua sustatzeko hezkuntza-ekimenak eta kanpainak bultzatzen ditugu, eta, besteak beste, justizia-, bake- eta ekitate-irizpideetan oinarritutako balioak eta jarrera solidarioak sustatzen ditugu.
Eraldagune
Gizarte-eraldaketarako hezkuntza-baliabideen eremua. Inspirazioa eta pentsamolde kritikoa aktibatzen duten materialak partekatzeko topaketa- eta erreferentzia-gunea, munduan egoteko beste modu batzuk proposatzeko. Gizarte- eta ingurumen-justizia aurrerapausoak emateko jomuga.
Nondik hasiko gara?
Lotutako aktualitatea

Giza Eskubideen 22. Zinemaldia apirilaren 4tik 11ra bitartean izango da Donostian
Giza Eskubideen Zinemaldiak bere programazio osoa aurkeztu du. Euskadiko GGKEen Koordinakundeak ere parte hartuko du aurten, munduko emakumeen egoerari buruzko Konekta TÚ online jolasaren bidez.

Ez dugu etsi nahi gerraren eta Europako berrarmatzearen aurrean
Euskadiko GGKEen Koordinakundeak bat egin du Europa berrarmatzearen eta gerraren aurkako manifestua sinatu duten 800 erakunde eta 17.000 pertsona baino gehiagorekin.

Eraikuntza komunitarioaren erronkak jorratuko dira Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzari buruzko VIII. Jardunaldietan
Apirilaren 3an, Donostian, Maider Elortegi Uriarte eta José Luis Fernández Casadevante ‘KOIS’ adituek emango diote hasiera jardunaldiari; eta hainbat esperientzia partekatuko dira: Bideratze eta Aldaketa Institutua (IIFACe), Kaleko Afari Solidarioak, SOS Arrazakeria eta Cala Kolektiboa.

Ehunka lagun mobilizatu dira arrazakeriarik eta xenofobiarik gabeko auzo seguruen alde
SOS Arrazakeria, Medicusmundi eta Euskadiko GGKEen Koordinakundeak antolatutako martxa antirrazistak Pasaia eta Donostia lotu ditu igande honetan, eta ia 50 atxikimendu lortu ditu.

Gasteiz Konexioan ekitaldiak Palestina eta Mendebaldeko Sahararekiko elkartasuna balioetsi du
Azaroaren 28an, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak antolatutako Gasteiz Konexian ekitaldiaren IX. edizioak munduarekin eta elkartasun globalarekin lotu zituen gasteiztarrak, Palestinako eta Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuen askatasunaren aldeko esperientzien eta borroken bidez.

Eskuin-muturra eta unibertsitate publikoan duen eragina
Quinndy Akeju, Lionel Delgado eta Elisa Garcia Mingo izan ziren joan den ostegunean, abenduaren 12an, Unibertsitate Kiritikoa Sareak (UKS) antolatutako «Lagun, kasu egion! Eskuin-muturra eta unibertsitate publikoan duen eragina» jardunaldietan, EHUren Zuzenbide Fakultatean, Donostian. Bertan aritu zen La Basu rap abeslaria ere.