Lolita Chavezek jasotako mehatxuak eta intimidazioak salatzen ditugu

Lolita Chavez, K'iche Herrien Kontseiluko (CPK) kide eta komunitateen defendatzailea

Guatemalako K’iche eskualdean ondasun naturalak ustiatzeko interesa duten botere ekonomikoko taldeek kriminalizatu egin dute Lolita Chavez defendatzailea. 7 urtetik gora egon zen erbesteratuta, eta 2024ko ekainean itzulera kolektiboa egin ondoren, gaur egun mehatxu eta intimidazioen pean bizi da.

Nery Ramirez, Santa Cruz del Quichéko alkatea, luzaroan dabil gezurrak zabaltzen eta bere jarraitzaileak Lolita Chavezen eta komunitateen aurkako indarkeria fisiko eta politikoa erabiltzera bultzatzen. Bide honetatik, azaldu nahi dugu kezkatuta gaudela gure lankideaz, indarkeria politikoko testuinguru horretan bizitzeagatik, bertan narkotrafikatzaile-taldeek, latifundioen jabeek, eta sikarioek eragin handia baitute.

Salatzen dugu jazarpen-prozesu berri honen helburua Lolita Chavezen, Chujuyub komunitatearen eta K’iche Herrien Kontseiluaren (CPK) aurkako judizializazioa eta kriminalizazioa berrezartzea dela, eta horrek bizitzarako eta askatasunerako arriskuak sortzen dituela.

ENTRADAS RELACIONADAS

Utzi erantzun bat