Migrazioei eta elkarbizitzari buruzko testigantzak eta istorioak, protagonistak Gasteiz Konexioan sentsibilizazio-jardunaldian

Gasteiz Konexioan 2023 kartela

Gaur egun, 58 inguru gerra aktibo daude munduan; Ukraniako eta Gazako gatazkek horietariko bi adibide baino ez dira. Heriotzak eta suntsipena ez ezik, migrazioak eta derrigorrezko lekualdatzeak ere eragiten dituzte, beste herrialde batzuetara ihes egiten duten haurrenak barne. Gainera, badira beste kausa batzuk pobrezia, desberdinkeriak, prekarietatea edo giza eskubideen urraketak sortzen dituztenak. Horietariko pertsona batzuk gure hirira heltzen dira babes edota bizitza duin baten bila. Horrek bihurtzen du gure lurraldea gizarte pluralago, aberatsago, askotariakoa eta solidario batean (baita bertan bizi garenok ere). Ezin dugu ahaztu orain harrera-hiri garela, baina atzera begiratzen badugu, historiak erakutsiko digu irteera-lurraldea ere izan garela.

Aurten, Gasteiz Konexioan jardunaldiak migrazioak eta elkarbizitza izango du aztergai: Testigantzez, istorioez eta esperientziez beteriko jardunaldia izango da herritarrengan hausnarketa eragiteko honen inguruan: migrazioak eragiten dituzten kausak eta pertsona bakoitzak eta kolektibo gisa zer egin dezakegun lurralde honetan bizi garenon artean elkarbiziza hobetzeko.

Zehazki, zenbait esperientzia ezagutaraziko ditugu: Gasteizkoak (Arabako Etxeko eta Zainketako Langileen Elkartea -AEZLE-, Loturak eta Elkarte afrikarren partzuergoa) eta munduko beste leku batzuetakoak (Emakumeok Martxan eta Casa Vedruna -Tánger-). Afrika Bibang abeslariak aurkeztuko du ekimena, eta Harresian Zulo taldeak kontzertua emango du Afrikako eta Euskadiko soinuak eta erritmoak nahasiz.

Mundu globalizatu batean bizi gara, non migratzea delitua ez den; delitua da migrazioek sortzen dituzten kausak. Hori dela eta, beharrezkoa da elkarbizitzaren alde lan egitea, dibertsitatea ezinbesteko gakoa baita egungo munduaren konplexutasuna ulertzeko.

Gasteiz Konexioan jardunaldiaren xedea da gure lurraldearen eta urrutiko beste leku batzuen arteko loturak erakustea, bereziki Arabako garapenerako GKE-ek lan egiten duten tokietan. Hala, gizarte bidezkoagoa eta solidarioagoa eraikitzen esku hartzen duten herritar aktiboak eta parte-hartzaileak sortzen lagundu nahi dute. Lotura horien ondorioz, gure kontsumo‑ekintzek, -jarrerek eta -ohiturek ondorioak dituzte gure ingurunetik haratago. Dena lotuta dago mundu globalizatu honetan: arropa, elikadura, energia, klima-aldaketa, osasuna, hezkuntza, pobrezia, aberastasuna, desberdinkeriak, eskubideak, aukerak, migrazioak, elkarbizitza… .

Jardunaldia azaroaren 9an, ostegunean, izango da, 18:30etan, Gasteizko Aldabe Gizarte Etxeko antzokian. Saiorako sarrera librea eta doakoa da, edukiera bete arte.

Jarduera honek Vitoria-Gasteizko Udalaren, Arabako Foru Aldundiaren eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntza du.

Kartela

Prentsa-oharra

ENTRADAS RELACIONADAS

Eskuin-muturra eta unibertsitate publikoan duen eragina

Quinndy Akeju, Lionel Delgado eta Elisa Garcia Mingo izan ziren joan den ostegunean, abenduaren 12an, Unibertsitate Kiritikoa Sareak (UKS) antolatutako «Lagun, kasu egion! Eskuin-muturra eta unibertsitate publikoan duen eragina» jardunaldietan, EHUren Zuzenbide Fakultatean, Donostian. Bertan aritu zen La Basu rap abeslaria ere.

Emakumeen ahotsa entzuten al da gure erakundeen barruan?

Bederatzigarren urtez jarraian, joan den ostegunean, abenduaren 12an, eLankidetza – Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziak eta Euskadiko GGKEen Koordinakundeak generoaren arloan erakundeen barnera egindako lanari buruzko jardunaldiak antolatu zituzten, Bilboko Hika Ateneoan.

Utzi erantzun bat