Mobilizazioa eta gizarte-eraldaketarako hezkuntza

Eraldagune

Gizarte-eraldaketarako hezkuntza-baliabideen eremua. Inspirazioa eta pentsamolde kritikoa aktibatzen duten materialak partekatzeko topaketa- eta erreferentzia-gunea, munduan egoteko beste modu batzuk proposatzeko. Gizarte- eta ingurumen-justizia aurrerapausoak emateko jomuga.

Nondik hasiko gara? Ezagutu gure proposamenak...

eraldagune

Jolas TÚ

Gure ingurunean zer gertatzen den jakitea dibertitzearekin bateragarria da. Jolas TÚ erabilita egiaztatuko dugu. Proposamen horren bidez online jokoak baliatuta hausnarketa bultzatzen dugu.

4 joko tematiko jartzen ditugu zure eskura zure inguruko errealitatea interpretatzeko modua hautemateko eta mundu zuzenagorantz bidea egiteko zer egin dezakezun ezagutzeko.

Joko bakoitzak quiz formatuan 10 galdera dauzka. Galdera horiekin gure ingurune eta egunerokotasunaren eta planetako beste toki batzuetakoen arteko konexioak aurkituko dituzu, eta, besteak beste, giza eskubideei, berdintasunari, ekologiari eta pobreziaren arrazoiei buruzko hausnarketa egiteko aukera izango duzu.

Hautatu zure jokoa eta jarri proban: onartzen duzu erronka?

Migrazioak eta aniztasuna

Zenbateraino maite duzu munduko aniztasuna? Deskubri ezazu…

Joko honen bidez, ohartuko zara ea dakizun ala ez zer-nolako dibertsitatea dagoen zu bizi zaren munduan, eta migrazioen eta beren kausen inguruan hausnarketa egingo duzu.

Generoa eta feminismoak

Zenbat dakizu emakumeen errealitateari buruz munduan? Deskubri ezazu…

Toki-mailan eta globalean berdintasunaren eta feminismoen gainean hausnartzeko jokoa.

Jasangarritasuna eta ekologismoa

Jakitun zara noraino eragiten duten zure eguneroko erabakiek ingurumenean?

Proposamen bat gure eguneroko ekintzez jakitun izateko eta planeta eta pertsonentzako bide jasangarriagoa hartzeko.

Desberdinkerien egiturazko arrazoiak, egia bihurtutako eraldaketak

Desberdinkeriek sortzen dituzten egiturazko arrazoiak ikusteko gai zara? Dagoeneko errealitate diren aukera jasangarriak ezagutzen dituzu?

Argi-itzalak identifikatzeko jokoa.

Globalizazioak, ipar-hego interkonexioak

Elkar konektatutako munduan bizi gara: hemen eragiten duenak han inpaktua du, eta alderantziz.

Giza eskubideei buruzko zure begirada noraino iristen den jakin nahi duzu?

Jolasak motz geratu zaizkizu?
Gai jakin bati buruz gehiago jakin nahi duzu?

Zaude lasai, gure sarea osatzen duten GGKE-ek zenbait material prestatu dituzte gai hauetan eta beste batzuetan sakontzeko. Aurki itzazu hezkuntza-baliabideen katalogo honetan:

GGKE-en hezkuntza baliabideen katalogoa

Gizarte-eraldaketarako hezkuntzak ekitatean, justizia sozialean eta bizitza jasangarrian oinarritutako eredu sozialak sustatzen ditu.

GGKE-ek hezkuntzarako material-sorta zabala sortu dute publiko heterogeneo batentzat zuzenduta, hala nola ikasle-taldeentzat, gizarte-talde espezifikoentzat edota, oro har, herritarrentzat. Material horiek interes handikoak eta oso baliagarriak dira balioen gaineko heziketa eta gizarte-eraldaketarako hezkuntza bultzatu nahi duten entitateentzat, direla arlo formalekoak edo ez-formalekoak.

Euskadiko GGKE-en Koordinakundeak egindako hezkuntza baliabideen katalogo honen helburua da informazio hori guztia modu ordenatuan aurkeztea (gaika, adina kontuan hartuta edota motaren arabera) baliabideen, ekimenen eta materialen bilaketak eroso egiteko.

Lagunduko diguzu?

Zein da zein? kanpaina

Munduan 1.300 milioitik gora pertsona egunean euro bat baino gutxiagorekin bizi dira, eta populazioaren %10 aberatsena mundu osoko aberastasunen %85aren jabe da.

Gaur eguneko sistema kapitalista patriarkalak errealitate hauek eragiten ditu: pobrezia, giza eskubideen urraketa, gatazka gero eta handiagoak, ingurumen arazoak, aberastasunen banaketa bidegabea eta emakumeen bazterketa.

Zein da zein? ekimenaren bidez, ezagutu ahal izango dituzu zein diren sistema liberal eta patriarkalaren ondorio nagusiak, mundu mailan nola tokian tokiko mailan, horren erantzule nagusiak identifikatu, eta alternatibak proposatu munduko biztanle guztientzako gizarte solidarioago eta bidezkoago baterantz aurrera egin ahal izateko. Informa zaitez eta ekin munduan ikusi nahi duzun aldaketaren parte izateko.

Baina zergatik sortzen dira bidegabekeria horiek? Eta noren erruz?