Jarraitu euskal lankidetzaren aktualitatea: «Munduz Mundu» Telegram eta Whatsappen

  • Euskadiko GGKEen Koordinakundeak sare sozialen egoera berriari buruzko hausnarketa prozesu bati ekin dio.
  • Webgunea eta Munduz Mundu buletina indartzeaz gain, Koordinakundeak Telegram kanal bat eta Whatsapp talde bat jarri ditu martxan, komunitatearekin modu zuzenagoan komunikatzeko.
  • Oraingoz X eta Metan jarraitzen duen arren, enpresa teknologiko handien oligopolioaren aurrean alternatibak eraikitzeko erronka bere gain hartuko du aurten.

Euskadiko GGKEen eta euskal lankidetzaren gaurkotasuna Telegram eta Whatsapp bidez jarraitzea posible da jada. Izan ere, www.ongdeuskadi.org webgunea eta Munduz Mundu asteroko buletina indartzeko apustuarekin jarraitzeaz gain, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak bi tresna berri aktibatu ditu egunerokoan bere komunitatea informatuta mantentzeko:

Oraingoz, norabide bakarreko taldeak dira, hau da, bakarrik talde administratzaileak bidal ditzake mezuak. Hala ere, Whatsapp Business bidez Koordinakundearekin zuzenean harremanetan jartzeko aukera dago.

Une honetan, bi kanal horiek esperimentazio fase batean daude, gure komunitatearekin komunikazio zuzenagoa eta eraginkorragoa sortzeko helburuarekin. Nolanahi ere, epe luzera begira, komunikazioaren eta sare sozialen inguruan 2025. urtean zehar garatu nahi dugun hausnarketa prozesuaren eta tresnaren eraginkortasunaren araberakoa izango da horien erabilera.

Egoera berria, kanal berriak

Teknologia berriak eta sare sozialak oso garrantzitsuak dira, oro har, gizarte eraldaketarako komunikazioan. Eta, gure kasuan bereziki, pertsona erabiltzaileekin harremantzeko, euskal GGKEen lana ezagutarazteko eta euskal gizartean lankidetza eta elkartasuna sustatzeko. Komunikazio kanal berriak irekitzen dituzte, masiboagoak eta globalagoak, inpaktu eta interakzio handiagoarekin, eta publikoarengandik gertuago dauden ikus-entzunezko lengoaia berriekin. Horrek jauzi handia ekarri du ohiko webgune batek eskaintzen zituen aukerekin alderatuta.

Hala ere, horrek guztiak badu alde negatibo bat ere, eta azken aldian gero eta itxura kezkagarriagoa hartu du. Sare sozial horiek, itxuraz, komunikazioaren demokratizazioa ekarri zuten hasieran, baina gaur egungo egoera oso bestelakoa da: X Corp, Meta edo Amazon bezalako enpresa handiak nagusi diren oligopolio bat, atea irekita fake news edo albiste faltsuak ugaritzeari, giza eskubideen aurkako eskuin muturreko ideiak zabaltzeari edota algoritmoen bidezko manipulazio sozial masiboari, besteak beste.

Jendartearekin harremana izan nahi dugu, eta, gustatu ala ez, jendarte horren zati zabal bat espazio horietan dago. Hori dela eta, sare sozial handien gainbehera eta X sare sozialeko erabiltzaileen ihesaldi masiboa ikusita, Euskadiko GGKEen Koordinakundea gaiari buruzko barne-eztabaida bat abiarazi du, beste erakunde askok hasitako prozesuarekin bat etorriz (GGKE bazkideak, Estatuko koordinakundea eta beste batzuk).

Prozesu hori 2025. urtean zehar garatuko da, Koordinakundea osatzen duten erakundeen eskutik. Non egon nahi dugun eta non ez aztertzeaz gain, sare sozial horietan nola eta zertarako egon nahi dugun eta zer alternatiba eraiki ditzakegun birpentsatzeko helburua izango du.

Telegram eta Whatsappez gain, gogoratu honako sare sozial hauen bitartez jarrai gaitzakezuela:

ENTRADAS RELACIONADAS

Zorionak eta urte berri on!

Gabon (eta opor) zoriontsuak izan, eta 2025erako indarrak hartu, erronka garrantzitsu bezain zoragarriak baititugu aurretik. Zorionak eta urte berri on!

Utzi erantzun bat