“Parte-hartzea ikuspegi feministatik” jardunaldiak jorratu du nola ezabatu genero-alborapenak GGKE-en parte-hartzean, erakunde horiek justuagoak, aberatsagoak eta feministagoa izan daitezen

Foto Jornada participación en clave feminista

8. urtez, Euskadiko GGKE-en Koordinakundeak eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak jardunaldi bat antolatu dugu 2023ko abenduaren 20an, Bilboko Hikaateneon, gure erakundeen genero- barne-lanketari buruz.

Edizio honetan parte-hartzea izan dugu hizpide. Askotan, gure erakundeetan “bertaratzea” “parte-hartzearekin” parekatzen dugu, eta bereizketa horrek dituen genero-alborapenek kezkatzen gaitu, baita zer ondorio izan ditzakeen ere genero-ekitatean eta ikuspegi feministan. Gainera, isiluneak nola interpretatzen diren zalantzati uzten gaitu adostasunari buruz hitz egiten dugunean.

Claudia Korolek eskaini zuen haiserako hitzaldia, Argentinako Pañuelos en rebeldía erakundeko kidea. Ondoren, parte-hartze prozesuen eta haiek bideratzeko tresnen inguruko erakundeen esperientzia mahaia izan genuen. Halaber, taldeka lan egiteko tartea izan da.

Jardunaldian gai guzti horien inguruan elkarrekin hausnartu dugu, eta aldi berean kalitatezko parte-hartze ekitatiboa lortzeko esperientziak eta estrategiak jorratu eta sakondu ditugu gure erakundeak justuagoak, aberatsagoak eta feministagoak izan daitezen.

Egitaraua

Galdu bazenuen, hemen ikus dezakezu:

ENTRADAS RELACIONADAS

Eskuin-muturra eta unibertsitate publikoan duen eragina

Quinndy Akeju, Lionel Delgado eta Elisa Garcia Mingo izan ziren joan den ostegunean, abenduaren 12an, Unibertsitate Kiritikoa Sareak (UKS) antolatutako «Lagun, kasu egion! Eskuin-muturra eta unibertsitate publikoan duen eragina» jardunaldietan, EHUren Zuzenbide Fakultatean, Donostian. Bertan aritu zen La Basu rap abeslaria ere.

Emakumeen ahotsa entzuten al da gure erakundeen barruan?

Bederatzigarren urtez jarraian, joan den ostegunean, abenduaren 12an, eLankidetza – Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziak eta Euskadiko GGKEen Koordinakundeak generoaren arloan erakundeen barnera egindako lanari buruzko jardunaldiak antolatu zituzten, Bilboko Hika Ateneoan.

Utzi erantzun bat