- Astelehen honetan, apirilaren 7an, entitate zein instituzioetako 30 bat ordezkari bildu dira Euskadiko GGKEen Koordinakundeak Donostian antolatutako tailerrean.
- La Mundial sorkuntza politikoko kolektiboko Raffaela Galante, MarÃa Luisa Gil Payno eta Pablo MartÃnez Osés izan ziren formakuntzaren arduradunak.
- Jardunaldiaren xedea Garapen Jasangarrirako Politiken Koherentziako ikuspegiaren elementu nagusietara eta horiek testuinguru autonomikoan duten garapen praktikora hurbiltzea izan da.
Arlo horretan trebatzeko ekintzak egiteko beharraren aurrean, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak eremu deszentralizatuan Garapen Iraunkorrerako Politiken Koherentzia (GIPK) aplikatu ahal izateko prestakuntza tailer bat antolatu du apirilaren 7an, astelehenean, 10:00etatik 14:30era, Olarain eraikineko Sapientia aretoan (Donostia).

























Prestakuntza honen helburua izan da GIPK ikuspegiaren elementu nagusiei buruzko oinarrizko ezagutza sintetiko baina eraginkorra lortzea, haren bilakaera kontzeptualetik eta autonomia-erkidegoen testuingururako garapen praktikotik abiatuta. Horretarako, honako helburu hauek lortu nahi izan ditugu prestakuntza honetan:
- GIPK ikuspegiaren jatorriari, bilakaerari eta inplikazioei buruzko oinarrizko ikaskuntza intuitiboa ematea.
- Behar beste elementu eskuratzea, identifikatu ahal izateko zer ekintza eta tresna bideratzaile dauden hainbat administrazio, politika eta antolamendu esparrutan GIPK sustatzeko eta aplikatzeko.
- Aztertzea zer tresna praktiko dauden GIPK sustatzearren politikan eragiteko.
Saioan, azalpen laburrak eta adibide kontrastatu eta dokumentatuak tartekatu dira, eta gerora gaian sakontzeko materiala eskaini da. Jarduera praktiko interaktiboak ere egin dira saioan zehar, GIPK ikuspegia aplikatzeko metodologien eta tresnen erabilgarritasun praktikoa erakusteko.
Zergatik da beharrezkoa GIPK ikuspegia?
Elkar gainjartzen diren askotariko krisien egungo testuinguruak agerian uzten du garapen-eredu hegemonikoa agortzen ari dela, eta premiazkoa dela politika publikoak diseinatzeko eta garatzeko modu «tradizionala» sakon eraldatzea.
Esparru horretan, Garapen Iraunkorrerako Politiken Koherentzia (GIPK) ezinbesteko ikuspegia eta estrategia da. Aukera ematen du administrazio publiko edo erakunde pribatu baten politiketan ikuspegi ekologiko, feminista eta kosmopolita zeharka sartzeko, inpaktu gurutzatuak aztertzeko metodologietatik eta askotariko interakzioetatik abiatuta, funtsezko intsumoak ematen baitituzte haien politiken diseinua eta garapena birbideratzeko.
Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Lege berria 2024an onartu zen, eta GIPK ikuspegia ezarri du euskal testuinguruan. Legearen bidez, politiken koherentzia printzipioak modu sistematikoan txertatu nahi dira gobernuaren erabaki eta ekintza guztietan, politikak diseinatzen direnetik gauzatzen diren arte. Legearen helburu nagusietako bat da bermatzea gobernu arlo guztiek, ahal den neurrian, Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) lortzen lagunduko dutela, beren barne zein kanpo politiken bidez. Gainera, legeak eremu publiko, pribatu eta sozialeko eragileen arteko elkarlana sustatzen du, giza eskubideak errespetatzen dituzten lankidetza ekimen eraginkorrak eta iraunkorrak ziurtatuz.
Ikuspegi berri hori aurrerapauso garrantzitsua da, eta benetako koherentzia bultzatzen du gobernu sektore guztietan, Euskal Autonomia Erkidegoko barne-politikek garapen bidean dauden herrialdeetan ere eragina dutela aitortuta.
La Mundial, sorkuntza politikoko bulegoa
Raffaela Galante, MarÃa Luisa Gil Payno eta Pablo MartÃnez Osés La Mundial sorkuntza politikoko taldeko kideek osatu dute formatzaile taldea.
2015ean sortutako elkarte bat da, eta hainbat arlotan esperientzia zabala eta askotarikoa duten profesionalek osatzen dute: analisi politikoan; eragin politikorako eta gizarte komunikaziorako estrategietan; dagokion garapen eremuko ikerketa, prestakuntza, sentsibilizazio eta komunikazio ekintzen garapenean; Garapen Iraunkorrerako Politiken Koherentzian; eta nazioarteko lankidetzan.

Raffaela Galante
- Politika Zientzietan eta Nazioarteko Harremanetan lizentziaduna (Milango Universitá Cattolica del Sacro Cuore), Garapenerako Lankidetzan espezializatua, zehazki. 20 urteko esperientzia du garapenerako lankidetzan, GGKEetan, baita Latinoamerikariburuzko ikerkuntzan ere.
- La Mundial kolektiboko kide da, eta, gaur egun, AIETIko koordinatzaile nagusia, gobernagarritasun demokratikoaren eta eragin politikoaren arduraduna, eta Espainiako eta Latinoamerikako prestakuntza programaren koordinatzailea.
- Hainbat ikerketatan lankidetzan aritu da Garapenerako Banku Interamerikarrarekin, Udalerri eta Probintzien Espainiako Federazioarekin eta Nazioarteko Lankidetzarako Estatu Idazkaritzarekin.
- Politiken koherentziaren esparruan, nabarmentzekoa da 2030 Agendako Estatu Idazkaritzarekin lanean izandako esperientzia, Politiken Koherentziarako Sistema Integral bat ezartzeko eta abiarazteko gida garatzen, bai eta eremu deszentralizatuan izandako esperientzia ere.
- Beste zenbaitekin batera, lankidetza deszentralizatuaren gida bat egin zuen hautetsientzat (GuÃa de cooperación descentralizada para cargos electos), Bartzelonako Diputazioaren enkarguz. Horrez gain, 2030 Agendari eta Garapen Iraunkorrerako Politiken Koherentziari buruzko formazioak eman dizkie hautetsiei, funtzionarioei eta unibertsitateko irakasleei.
- Tutore da Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Nazioarteko Harremanak eta Ikasketak Afrikarekin masterrean, bai eta Gizarte Zientzietako Genero Berdintasuna masterrean ere.
- Kolaboratzaile da Carlos III Unibertsitatean eta Sevillako Unibertsitatean.

MarÃa Luisa Gil Payno
- Ekonomia eta Enpresan doktorea Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalean (UNED), eta Ekonomian lizentziaduna Kantabriako Unibertsitatean.
- Nazioarteko Lankidetza eta Garapeneko magisterra ere bada IUDC – Garapenerako eta Lankidetzarako Unibertsitate Institutuan (Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea), eta M.A in International Trade and European Integration (Joint European Studies).
- La Mundial kolektiboko kidea da, garapen globaleko alternatiben eta garapen iraunkorrerako politiken koherentziaren prestakuntzan, ikerketan, dibulgazioan eta aholkularitzan espezializatua.
- 2017az geroztik, Espainiako Garapenerako Erakundeen Koordinakundeak Futuro en Común kolektiboarekin eta REEDES sarearekin batera gidatzen duen ikerkuntzan dihardu, Koherentzia Indizea (Indico) berrikusten, ezartzen eta aztertzen.
- Mugarik Gabeko Ekonomialariak erakundearen parte ere bada, ekonomia ulertzeko eta egiteko beste modu batzuk sustatzeko.
- Horrez gain, irakasle elkartua da Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Ekonomia Aplikatua, Egitura eta Historia Departamentuan; hain zuzen ere, bertan ematen ditu Munduko Ekonomia eta Desberdintasuna eta Garapenerako Lankidetza irakasgaiak. Halaber, irakasle elkartua da Comillasko Unibertsitate Pontifikalean, Gizarte Ekonomia irakasgaia ematen.

Pablo MartÃnez Osés
- Zientzia Politikoan doktorea Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, eta Filosofia eta Letretan lizentziaduna Comillasko Unibertsitate Pontifikalean; horrez gain, Latinoamerikako Ikasketa Garaikideetan masterra du Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean.
- 25 urte baino gehiagoko esperientzia du politika publikoan eta gizarte zibileko erakundeek politikan duten eraginaren arloan, eta 17 urte baino gehiago daramatza nazioarteko garapenaren eta lankidetzaren politikei buruzko azterlanak eta analisiak egiten, gai hauetan espezializatuta: gizarte zibila, garapenaren teoriak, garapenerako nazioarteko agendak eta garapen iraunkorrerako politiken koherentzia.
- Garapen iraunkorrerako politiken koherentziari dagokionez, nabarmentzekoa da Plataforma 2015 y más taldeko idazkari exekutibo gisa egindako lana (2006-2016), bai eta La Mundial kolektiboko ikertzaile gisa egindakoa ere; azken horretan, hain zuzen, ikerketa ugari zuzendu ditu, eta haietan parte hartu du.
- Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren Kontseiluko kidea izan zen, 1997-1998 eta 2008-2014 aldietan; kontseilu hori, hain zuzen, Kanpo Arazoetako Ministerioaren mendeko organo aholku-emailea da, garapen politika publikoak berrikusi eta zaintzeko helburuarekin. Horrez gain, Nazioarteko Merkataritza Negoziazioen Aholku Batzordeko kidea izan zen, 2008 eta 2016 artean; batzorde hori Merkataritza Ministerioaren mendeko organo aholku-emailea da, eta nazioarteko merkataritzako politika publikoak berrikusi eta zaintzeaz arduratzen da.
- Hainbat ikerkuntza sare eta forotako parte ere bada, hala nola Garapenari buruzko Azterlanen Espainiako Sarea (REEDES) eta Garapenerako Politiken Koherentzia Indizearen Batzorde Mistoa (ICPDS).