Euskal gizarte zibilak indarrak batu ditu Garapen Jasangarrirako Politiken Koherentziaren alde

Otsailaren 4an, asteartean, antolatutako topaketen zenbait une. Argazkiak: Euskadiko GGKEen Koordinakundea
  • Otsailaren 4an, euskal gizarte zibil antolatuaren, enpresen eta erakundeen ehun ordezkari inguru bildu ziren Bilborocken (Bilbo), Garapen Jasangarrirako Politiken Koherentziaren aldeko Gizarte Zibilaren II. Topaketan.
  • Topaketaren emaitza nagusia 2030 Agendaren esparruan aldaketa eraldatzaile bat bultzatzeko dokumentu estrategiko bat izango da.
  • Dokumentuak proposamenak, ildoak eta funtsezko konpromisoak jasoko ditu, bai eta administrazio publikoei egindako eskaerak, enpresa sektoreari galdegindako erantzukizunak eta hirugarren sektoreari zein herritarrei proposatutako ekintzak ere.

UN Etxea – UNESCO Sustatzeko Euskal Herriko Elkarteak, Euskadiko GGKEen Koordinakundearekin, Futuro en Común, Enraíza Derechos eta ECODESekin batera, Garapen Jasangarrirako Politiken Koherentzian oinarritutako jardunaldi bat antolatu zuen asteartean, otsailaren 4an, justizia globala, bakea eta giza eskubideen errespetua sustatzeko funtsezko esparru gisa.

Etorkizun koherentea: Garapen Iraunkorrerarako Aliantzak Euskadin 2030 Agenda bultzatuz, eragile anitzeko lankidetzaren eta politiken koherentziaren bidez izenburupean, eragile anitzeko hausnarketa eta elkarrizketa gune izan zen topaketa, gizarte zibil antolatuan giltzarriak diren eragileen (besteak beste, ingurumenekoak, feministak, gazteak eta migrazioekin lotutakoak), arduradun politikoen, akademiaren, komunikabideen, sektore pribatuaren, eta, oro har, herritarren parte-hartzearekin.

Gizarte zibileko, enpresa munduko eta euskal erakundeetako ehun pertsona inguruk hartu zuten parte topaketan, proposamen zehatz eta koordinatuak osatzeko eta garapen ekitatibo eta jasangarria bultzatzeko, Euskadin eta hemendik harago, Lortu nahi dugun etorkizuna. Gizarte zibilaren konpromisoak eta eskakizunak, euskal alderdi politikoei begira lehen edizioko dokumentuaren ildo beretik.

Dokumentu estrategikoa

Topaketaren emaitza nagusia 2030 Agendaren arloan aldaketa eraldatzaile bat sustatzeko dokumentu estrategiko bat osatzea izango da. Dokumentu horrek proposamenak, gidalerroak eta konpromisoak bilduko ditu, hiru arlo nagusitan:

  1. Administrazio publikoarentzako eskariak: garapen jasangarrirako politiken koherentzia indartzeko ekintza zehatzak.
  2. Enpresa-sektorearen erantzukizunak: arlo korporatiboan praktika jasangarriak eta etikoak sustatzeko estrategiak.
  3. Hirugarren sektorearen eta herritarren ekintzak: barne-koherentzia, mobilizazioa eta gizarte-sentsibilizazioa indartzeko neurriak.
Argazki galeria

Izena emateko lehen minutu batzuren ostean, 09:15 inguruan hasi zen jardunaldia. Maitena Salinas kazetari eta aktoreak aurkeztu zuen ekitaldia. Era berean, ColaBoraBora proiektuko kideek diseinatu eta koordinatu zuten topaketaren dinamizazioa.

HASIERA. Lehenengo hitzaldiak UN Etxea elkarteko Aran Acharen eskutik etorri ziren, antolatzaileen izenean publikoari ongi etorria emateko. Jarraian, irekiera instituzionala bideratu zuen Achak, Javier Cortés Fernández eLankidetza – Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendari berriarekin eta Nerea Uriarte Goitia Euskadiko GGKEen Koordinakundeko lehendakariordearekin batera. Hirurek Giza Garapen Jasangarria tokiko zein nazioarteko politika publikoetan integratzeko deia egin zuten.

ULERTU. Topaketak Enraiza Derechos eta Futuro En Común ekimenetako kide María Gonzálezen hitzaldiarekin jarraitu zuen: Zubiak eraikiz: Politiken Koherentzia aldaketaren eragile.

HAUSNARTU. Ondoren, ColaBoraBora-ko kide Leire García Rodríguez bideratzaileak mikrojarduera bat proposatu zien parte-hartzaileei: Koherentziaren Termometroa. Zer punturaino gara koherenteak maila indibidualean eta kolektiboan?

EZAGUTU. Jardunaldietako lehen eztabaida iritsi zen ondoren, Aran Achak berak moderatuta: elkarrizketa-mahaia, ikuspegi sektorialekin administrazio publikotik (Silvia Carballo, Donostiako Udala), enpresa-sektoretik (Jone Nolte, ASLE), hirugarren sektore sozialetik (Elena Blanco, Sareen Sarea) eta hezkuntzatik (Nélida Zaitegi, pedagogo aditua).

ESPERIENTZIAK PARTEKATU. Kaferako etenaldiaren ondoren, 12:00etatik aurrera aurkezpenetarako eta elkarrizketarako unea heldu zen. Publikoak, talde txikiagoetan banatuta, esperientziak partekatzeko aukera izan zuen Politiken Koherentziaren bila; guztira sei aurkezpenetatik hirutan parte hartzeko aukerarekin:

HAUSNARKETA KOLEKTIBOA. Topaketaren azken txanpan, parte-hartzaileak hamar talde txikiagotan banatu ziren, metodologia parte-hartzaile bat erabiliz, politiken koherentziari buruz kolektiboki hausnartzeko eta erakundeei, enpresa-sektoreari eta gizarte zibilari zuzendutako proposamenak planteatzeko. Horretarako, ordubete inguruko eztabaiden ostean, ondorioak osoko bilkurara eraman zituzten, eta bertan talde bakoitzak bere proposamenak azaldu zituen askotariko formatutan: claim edo lelo bidez, diagramak eginez, edota dantza batekin.

ENTRADAS RELACIONADAS

Genero jardunaldietako bideoak ikusgai: «Entzuten al da emakumeen ahotsa?»

2024ko abenduaren 12an, eLankidetzak eta Euskadiko GGKEen Koordinakundeak generoaren arloan erakundeen barnera egindako lanari buruzko jardunaldiak antolatu zituzten, Bilboko Hika Ateneoan. Nava San Miguel, Francy Fonseca, Clara Murguialday, María Ángeles Fernández, Hiruki Larroxa eta Farapi Koop bildu zituzten hitzaldi eta mahai-inguruak ikusgai daude jada.

Utzi erantzun bat