Mikel Laboaren soinu eta Joxean Artzeren hitzekin lagunduta, urte berrirako martxaren lehen notak entzuten hasiak garela, gure besarkadarik estuena helarazi nahi dizuegu, elkarrekin mundua eta geure burua eraldatzen jarrai dezagun.
Gabon (eta opor) zoriontsuak izan, eta 2025erako indarrak hartu, erronka garrantzitsu bezain zoragarriak baititugu aurretik.
Zorionak eta 2025. urte berri ona izan!
Inon ez inor menpekorikan
nor bere buruaren jabe
herri guztiak bat eginikan
ez gabiltza gerorik gabe.
Batek goserikan diraueino
ez gara gu asetuko
beste bat loturik deino
ez gara libre izango.
Mikel Laboa / Joxean Artze